Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean' ikastaroa. Hezkuntza ez formalean ari direnentzako edizioa

Argitalpen-data: 

Ikastaroaren hartzaileak hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...izango dira.

Ikastaroa: Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean. Hezkuntza ez formalean ari direnentzako edizioa

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean' ikastaroa Bilbon eta Donostian. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra. 

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea. 

Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa

Bilbon:

Noiz: 2021eko martxoaren 3an eta 10ean (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Donostian ikastaroa beteta dago

Noiz: 2021eko martxoaren  5ean eta 12an (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)

Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28


Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun 

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte?elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Hezitzaileak.