Ikastaroaren hartzaileak bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak eta orientatzaileak dira.
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean' ikastaroa Bilbon eta Donostian. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.
Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.
Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa
Bilbon:
Noiz: 2021eko martxoaren 17an eta 24an (hezkuntza formala: irakasleak, orientatzaileak, hezkidetza arduradunak, hezkuntza teknikariak...)
Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
Donostian:
Noiz: 2021eko martxoaren 18an eta 26an (hezkuntza formala: irakasleak, orientatzaileak, hezkidetza arduradunak, hezkuntza teknikariak...)
Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra
Leku kopurua: 12 lagun
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra
- Ikasle kopurua: 12 lagun
94 4031645
Hartzaileak:
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak eta orientatzaileak.