Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Dirulaguntzak EAEko toki-erakundeei, gazteak emantzipatzeko planak egitea sustatzeko 2022an

Argitalpen-data: 

Agindua, 2022ko apirilaren 27koa (EHAA 2022ko maiatzaren 13koa).

Agindu honene bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea ezarri du, 2022. urtean gazteak emantzipatzeko planen eta gazte-planen diagnostikoa egiteko eta prestatzeko azterlanak egiteko, plan horien segimendua edo ebaluazioa egiteko eta gazteak emantzipatzeko prozesua sustatzea helburu duten toki-eremuko beste ekimen batzuen sistematizazioa eta ebaluazioa egiteko.

  • 1.600.000 euro bideratuko ditu
  • Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “ekimen horren bitartez, gazte-emantzipazioa sustatzen dugu. Gainera, beste tresna bat gehiago da gazteek beren bizi-proiektuak autonomiaz egin ahal izateko, gazte-emantzipazioarekin zerikusia duten jarduerak egin nahi dituzten toki-erakundeei laguntza emateko esparru baten diseinuaren bidez:  diagnostiko-azterlanak; gazteak emantzipatzeko planak eta gazte-planak egitea; dagoeneko onartuta dauden planen edo gazteen emantzipazio-prozesua sustatzea helburu duten toki-eremuko beste ekimen batzuen segimendua edo ebaluazioa, eta dagoeneko helburu horrekin egin diren ekimenen sistematizazioa eta ebaluazioa”.