Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Kontsulta aretoan egitea eta mailegua

Kontsulta gure lokalean

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:30-14:00

Behatokiko Dokumentazio Zentroko liburuak, aldizkariak eta bestelako materialak gure lokalean kontsultatu daitezke.

Uriortu kalean, Huertas de la Villan, 11n gaude Bilbon.

Mailegua

Maileguak hona etorrita, emailez (geb-liburutegia@euskadi.eus) edo telefonoz (944 031 646) eska daitezke eta Behatokian jaso.

Gazteen Euskal Behatokiko Dokumentazio Zentroak bildumako liburuak maileguan uzten ditu, era pertsonalean zein liburutegien arteko maileguan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen bidez.

  • Mailegu pertsonala: gehienez hiru liburu eskuratu ahal dituzu 21 eguneko epealdirako, eta denbora-tarte horretan inork ez badu eskatu liburuetako baten bat, mailegua berritu dezakezu.
  • Liburutegien arteko mailegua: edozein liburutegiren bidez egin dezakezu eskabidea, udal zein bestelako liburutegia izan. Hiru liburu hamabost egunetarako kasu honetan ere, eta aurrekoan bezala, inork ez badu eskaerarik egin, mailegua berritu ahal da.

* COVID-19a dela eta derrigorrezkoa da musukoa jantzita eramatea.