Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Gazteen adierazleak 2019. Euskadiko gazteen panoramika'

Argitalpen-data: 

Gazteen adierazleak 2019

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika bilduma egiteari ekin zion 2007an. Euskadiko Estatistika Planaren Estatistika Ofiziala da eta bi urtean behineko maiztasuna izanik, zortzigarren emanaldia da 2019ko hau.

Ikerketa honek (pdf, 5  Mb) (leiho berri batean irekitzen da) 112 adierazleren informazioa biltzen du, zazpi dimentsiotan banatuta:

  1. Demografia eta populazioa
  2. Hezkuntza
  3. Enplegua eta egoera ekonomikoa
  4. Emantzipazioa eta etxebizitza
  5. Osasuna
  6. Aisia, kultura eta kirola
  7. Balioak eta jarrerak

112 adierazleek gordetzen duten informazioa bi iturri motatatik datoz: alde batetik, lehen mailako iturriak, hau da, Gazteen Euskal Behatokiak bere ekimenez burutzen dituen ikerketak, bereziki Euskadiko Gazteak seriea; bestetik, bigarren mailako informazio iturrietatik, hala nola EUSTATetik, Eusko Jaurlaritzako beste sailetatik etab.

Ikerketa honetako adierazle guztiek sexuaren arabera bereizitako informazioa azaltzen dute. Adierazleen informazio-iturri diren laginen tamainaren arabera, lurralde historikoen araberako informazioa ere agertzen da.

Zenbait adierazletan, nagusiki demografiarekin, hezkuntzarekin, enpleguarekin eta emantzipazioarekin harremana dutenetan, Espainiako beste autonomia-erkidegoetako eta EB28ko herrietako datuak eskaintzen dira, alderaketak egin ahal izateko.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu