Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

COVID pandemiarekin lotutako txostenak


Izenburua: #NolaDaramazun bigarren inkesta. Txostenaren emaitzak (Formatu elektronikoan baino ez)NolaDaramazun bigarren inkesta. Txostenaren emaitzak

Argitalpen urtea: 2020

Laburpena: Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.

Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.


Izenburua: #EsanNolaDaramazun inkesta. Txostenaren emaitzak (Formatu elektronikoan baino ez)#EsanNolaDaramazun inkesta. Txostenaren emaitzak

Argitalpen urtea: 2020

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak #EsanNolaDaramazun inkesta jarri zuen abian martxoaren 20an, 15 eta 34 urte bitarteko gazteak koronabirusa dela-eta konfinamendua nola bizitzen ari diren bertatik bertara ezagutzeko.

3.482 gaztek erantzun diote inkesta horri, eta bertan egoerak ikasketetan, lanean edo lana aurkitzeko aukeretan izan ditzakeen ondorioei buruzko kezka jaso dugu. Gainera, egoera horrek eragiten dituen sentimenduez hitz egin digute gazteek. Halaber, konfinamenduak beren ohiturak aldatu dituela kontatu digute, bai eta askok borondatezko lanetan parte hartzeko izena eman dutela, eta sare sozialen bidez gezurrezko mezuak jaso eta egiaztatu dituztela ere.


 [Argitalpenetara itzuli]