Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Emantzipazioa

 

Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018 (pdf, 1 Mb)    Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018

Aurkezpen urtea: 2019

Laburpena: Txosten hau seriearen seigarrena da eta bertan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. Horretarako hamabi adierazle kalkulatzen dira; adierazle horiek etxebizitza librea zein babestua erosketaren bidez edo alokairuaren bidez eskuratzeak dakarren kostu teorikoa adierazten dute. Kostu teorikoa da, oinarritzat hartzen diren datuak batezbestekoak baitira: erosten edo alokatzen diren etxebizitzen batez besteko prezioak, gazteen batez besteko soldatak eta hipoteka-maileguen baldintza arruntak. Beraz, egoera orokorrak aztertzen dira eta ez kasu indibidualak.

 [igo]


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017 (Formatu elektronikoan baino ez) Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017

Aurkezpen urtea: 2019

Laburpena: Bosgarrenez egin da azterlan hau, eta bertan azaltzen dira zer zailtasun dituzten soldatapeko gazteek etxebizitza bat eskuratzeko. Zailtasun horien berri emateko, etxebizitza eskuratzeak dakarren kostua erabiltzen da adierazle nagusi gisa. Kontzeptu horrek zera adierazten du: gazte soldatadun batek bere soldataren zer ehuneko erabili beharko lukeen etxebizitza ordaintzeko bera bakarrik emantzipatuz gero. Gazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko bosgarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.

 [igo]


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016 (Formatu elektronikoan baino ez) Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016

Aurkezpen urtea: 2017

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko laugarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.

[igo]


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2015 (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2016

Laburpena: GazteenGazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko hirugarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.

[igo]


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2014 (Formatu elektronikoan baino ez) 

Aurkezpen urtea: 2016

Laburpena: GazteenGazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko bigarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua. 

[igo] 


Izenburua: Euskadiko gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013 aldian (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2015

Laburpena: Gazteen egungo egoera gogoan izanik, Gazteen Euskal Behatokiak 'Euskadiko gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013 aldian' ikerketa luze eta zabala eman du argitara, enplegua eta etxebizitza interesgunetzat daukan lana. 2011n eta 2013an etxerik etxe 18 eta 34 urteko 1800 gazteri egindako inkestetan oinarritzen da.

[igo]


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013 (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2014

Laburpena: Ikerketak 10 adierazle sintetiko aurkezten ditu. Adierazle horiek 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunei euren kabuz etxebizitza libre bat jabetzan zein alokairuan eskuratzeak lekarkiekeen kostua islatzen dute. 

[igo]


Izenburua: 'Gazteak eta Etxebizitza EAEn'

Aurkezpen urtea: 2012

Laburpena: Ikerketaren oinarria 2011ko azaroaren 18 eta 34 urte bitarteko EAEko 1762 gazteri beraien etxeetan egindako inkesta bat da. Ikerketa honetan honako gai hauek lantzen dira: gazteen emantzipazio-tasa, etxebizitza edukitzeko erregimenari buruzko preferentziak edo etxebizitza eskuratzeko zailtasunak.

[igo]


Izenburua: 'Gazteen enplegua EAEn'

Aurkezpen urtea: 2012

Laburpena: 2008tik hona gazteen langabezia-tasak igo dira eten gabe, biztanleria aktibo osoarenaren halako bi dira eta enplegua lehen mailako gizarte- interesa duen gaia bilakatu da. Ikerketa honekin enpleguarekiko eta emantzipazio ekonomikoarekiko EAEko gazteen egoera aztertu eta ezagutarazi nahi dugu.

Ikerketaren oinarria 2011ko azaroaren 16 eta 34 urte bitarteko EAEko 1.927 gazteri beraien etxeetan egindako inkesta bat da.

[igo]