Lau urtean behingo seriea Euskadiko gazteak
Etxez etxeko makroinkesta batean oinarrituta dago argitalpen hau. Lau urtean behin egiten da, askotariko gaiak lantzen dira eta EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen iritzietan, balioetan eta jarreretan sakondu nahi du.
Izenburua: Euskadiko gazteak 2016
Argitalpen urtea: 2018
Laburpena: Ikerketa hau lau urtean behin egiten du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu dira beraien etxeetan. Txostenean hainbat gairi buruz gazteek emandako iritziak eta jarrerak jaso dira; hauexek dira gai horiek: familia-, prestakuntza- eta okupazio-egoera; egoera pertsonalaren eta sozialaren balorazioa; jarrera politikoak eta partaidetza; balio eta jarrera sozialak; internet eta sare sozialak; aisia, kirola, kultura eta euskara; emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eta osasuna eta sexualitatea.
- Gazteen jarreren, kezken eta beharren argazkia (pdf, 151 kb)
Izenburua: Euskadiko gazteak 2012
Argitalpen urtea: 2014
Laburpena: Ikerketa hau lau urtean behin egiten du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu dira beraien etxeetan. Txostenean hainbat gairi buruz gazteek emandako iritziak eta jarrerak jaso dira; hauexek dira gai horiek: familia, zeregin nagusia, prestakuntza, euskararen ezagutza eta erabilera, jarrera eta iritzi politikoak, parte-hartze soziala, aisialdia eta denbora librea, sinesmen erlijiosoak, hainbat balioen aurreko jarrera, osasuna eta sexualitatea.
Izenburua: Euskadiko gazteak 2008
Argitalpen urtea: 2008
Laburpenae: "Gazteak" bilduma izeneko hirugarren ikerlan honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak.
Izenburua: Euskadiko Gazteak 2004
Argitalpen urtea: 2004
Laburpena: 2004an egindako ikerlana da. Bertan gazteen eguneroko bizitzako bederatzi arlo aztertzen dira: lan-mundua, familia, aisia eta astialdia, egoeraren balorazioa (gaur egungo egoerarekin pozik dauden ala ez), jarrera politikoak, erlijioa, gizarte-balioak, euskara eta sexualitatea.
Izenburua: Euskadiko Gazteak 2000
Argitalpen urtea: 2000
Laburpena: 2000n egindako ikerlana da. Bertan gazteen eguneroko bizitzako bederatzi arlo aztertzen dira: lan-mundua, familia, aisia, egoeraren balorazioa (gaur egungo egoerarekin pozik dauden ala ez), politika, erlijioa, gizarte-balioak, euskara eta sexualitatea.