Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' tailerrean izena emateko epa zabalik

Argitalpen-data: 

 

Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak tailerra

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' tailerra. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra. 

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea. 

Foileto informatiboa (pdf, 136 kb). Tailerraren edizioak EUSKARAZ izango dira.

Noiz eta non:

Lehenengo edizioa Bilbon:

Noiz: 2020ko martxoaren 3an eta 10ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra. FORMULARIOa 

Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez 

Bigarren edizioa Donostian:

Noiz: 2020ko martxoaren 2an eta 9an

Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra. FORMULARIOa

Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

Donostian:

Noiz: 2020ko martxoaren 6an eta 13an. BETETA

Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra.

Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra 

Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan ...) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).

Gizarte- eta familia-hezitzaileak.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu