Bidaiatzen
Gazteen Itzulera logoa

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programa

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programa

Itzuli etxera Gazteen Itzulerarako Laguntza programarekin

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lantokiek gazteak kontrata ditzaten Eusko Jaurlaritzak Gazteen Itzulerarako Laguntzen deialdia onartu du.

Programa aitzindari honek kalitatezko lana sustatzen du, gutxienez 12 hilabetez beste autonomia erkidego batetan edo atzerrian bizi diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzul daitezen.#GazteenItzulera

Zertan datza?

  1. Programa honen bidez kontratatutako pertsonen soldataren zati bat ordainduko du Eusko Jaurlaritzak enpresei emango dien diru-laguntza baten bidez.
  2. Enpresek gutxienez 12 hilabetetako lan-kontratua sinatu beharko dute pertsona hauekin eta osagarri bat jasoko dute mugagabea izan ezkero.
  3. Kontratatutako pertsonek itzulerako gastuak ordaintzeko laguntza bat jaso ahalko dute.
Gazteen Itzulera logoa

35 urtetik azpiko pertsona gazteen kontratazioa sustatzea, EAEn lan egin ez dutenak eta gutxienez azken 12 hilabeteetan bertatik kanpo bizi izan direnak eta EAErekin lotura daukatenak, ondorengo arrazoiren batengatik:

  • EAEn jaio izana.
  • Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.
  • EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.

Gainera, beste baldintzak betez gero, EAEra itzuli diren pertsona gazteak parte hartu ahal dute programa honetan baldin eta etorri zirenetik 3 hilabete baino gutxiago igaro badira eta aldi horretan ez badute lan egin.

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programan izena emateko eskeinitako lanpostuekin bat datorren lan profila izan behar duzu eta honako ikasketen talderen batetan egon:

  • Unibertsitate-titulazioa.
  • Unibertsitateaz kanpoko titulazioa: Profesionaltasun-egiaztagiria, Oinarrizko LH, Erdi Mailakoa Heziketa Zikloa (LHI) edo Goi Mailako Heziketa Zikloa (LHII).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
  • Ikasketarik gabea.

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programaren abantailez aprobetxatzeko aldez aurretik izena eman behar duzu. Horretarako, zoaz Lanbidera helbidera eta bete dagokion inprimakia.

Izena eman

Nahitaezkoa da kontratua sinatzeko orduan langabezian egotea. Horretarako Lanbiden, Enplegu Zerbitzu Publikoan lan eskatzaile moduan izena eman behar duzu. Lan-kontratua zehaztu baino lehen egin ahalko duzu.

Lan-kontratu berria hasi eta lehen 30 egunen barruan EAE-ko udalerriren batetan erroldatu beharko zara; hala mantendu beharko duzu, behintzat diruz lagundutako kontratuak iraun bitartean. Kontratatu mugagabeen kasuan gutxienez 20 hilabete.

Deialdia: 2018ko abenduaren 31ko EHHAn. EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019ko deialdia argitaratzen baita.

Lanbide harremana: retornojuvenil@lanbide.eus posta elektroniko bitartez, edo telefono hauetara deituz: 945 18 13 35 - 945 18 13 09

Partekatu urruti daudenekin: Itzul gaitezen etxera!