Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Agenda Euskadi Basque Country 2030

Goals Power LabAgenda 2030 Euskadirentzako aukera da, gure lehentasunekin guztiz bat datorrelako:

Pertsona guztiei funtsezko zerbitzuak bermatuko dizkien giza garapena eta kalitate handiagoko enplegu-aukerak sortuko dituen hazkunde jasangarria

 

Horixe da Euskadi Basque Country 2030 Agenda aurkeztuta indartu den hazkundearen eta gizarte-ongizatearen euskal eredua.

Gaztea bazara (15-35 urte), gai horiek interesatzen bazaizkizu, eta ez badakizu nondik hasi elkarlanean,

Bat egin jardunaldiarekin

datorren larunbatean, azaroaren 16an, 09:00etatik 18: 00etara, Euskalduna Jauregian (Bilbo).
Egun osoan zehar, hitzaldiak eta lantaldeak egingo ditugu zer den Agenda 2030 eta aldaketa- eta eraikuntza-prozesu horretan nola parte har dezakegun hobeto ezagutzeko.

 

Aurreikusitako programa
8:30-9:00 Akreditazioak
9:00-9.30 Inaugurazioa
9:30-10:15 Club Class: 
Zer dira ODSk eta zer da Agenda 2030?
IRENE EZQUERRA LÁZARO
Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroaren integrazio-taldea (itdUPM)·
10:15-10:45 Coffee Break
10:45-12:15 Workshop 1: Aitortu
12:15-13:45 Workshop 2: Kolaboratu
13:45-14:15 Osoko bilkura
14:15-15:30 Bazkaria
15:30-15:45 Energizer
15:45-17:15 Workshop 3: Konprometitu
17:15-17:55 Osoko bilkura

 

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda

Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza plana da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere baduena. Agendak 17 helburu planteatzen ditu, 169 helburu integratu eta zatiezinekin, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-esparruak barne hartzen dituztenak. Agendak konpromiso komun eta unibertsala eskatzen du, eta horretan gazteek asko dute egiteko eta esateko: Agenda ezagutuz eta konektatuz, gazteek irtenbide berritzaile eta inklusibo berriak aurkitzeko eta garatzeko proposatzen dute eta konpromisoa hartzen dute.

Goals Power Lab (GPL)

2030 Agendaren inguruan gazteen ezagutza eta konpromisoa sustatzea helburu duten partaidetza guneak dira, horrela gure errealitatea eraldatzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Power Lab Euskadiko gazteei zuzendutako partaidetza eta hausnarketa gunea da, 2030 Agendarekiko ezagutza, sentsibilizazioa eta konpromisoa sustatzeko. Egun batez, honako hauen inguruan lan egingo dugu:

Zer dira ODSak eta zer da 2030 Agenda?

  • AITORTZEA. Tokiko lurraldeen aurrerabideari eta ongizateari dagokienez ODSen konpromisoei eta onurei buruz eztabaidatzea.
  • KOLABORATU. Gazte eta eragileen arteko lankidetza-estrategia bat eraikitzea, 2030 Agenda ezartzearen aldeko gizarte-ingurunea sortzeko.
  • KONPROMETITU. Agenda 2030 sozializatzeko eta hedatzeko mekanismoak eztabaidatzea eta hitzartzea, tokiko inguruneetan OSDak biral bilakatzeko mezuak eta metodologiak landuz.

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana