Ikasketei buruz maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Lanbide heziketa

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko baldintza hauetako bat bete behar da:

  • titulu hauetako bat izatea: DBHko graduatu-titulua, edo Oinarrizko lanbide-titulua, edo Batxiler-titulua, edo Unibertsitateko titulu bat, edo Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua, edo
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gaindituta, edo
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, edo
  • Erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa (17 urte), edo
  • sarbide-proba, edo
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba.

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko:

  • Batxiler-titulua izatea, edo
  • unibertsitateko titulu bat, edo
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua, edo
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, edo
  • Goi-mailarako sarbide-proba gaindituta izatea, edo
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.

Ikastetxe eta enpresen arteko hezkuntza prozesu partekatua da Lanbide-Heziketa duala. Hala enpresek ikastetxeen eskura jar ditzakete lanbide-modulu edo prestakuntza-modulu zehatz batzuk erabat edo partzialki emateko guneak, instalazioak edo adituak.

Bai. Urrutiko Lanbide Heziketak erdi mailako eta goi mailako titulazioak eskaintzen ditu modulu bidez. Ikasketa hauek egiteko baldintzak ohiko Lanbide Heziketako baldintza berak dira. Adinari dagokionez, ikasleak erdi-mailako ikasketak egin ahal izateko hemezortzi urte izan behar ditu, eta hogei urte goi-mailako ikasketetarako (teknikari-maila baldin badauka, hemeretzi ere izan ditzake).

kaskuntza- eta ebaluazio-saio presentzialak ezarri ahal izango dira; kasu horietan, ikasturtearen hasieran saio horien ezaugarrien berri emango da.

Posible da heziketa ziklo batera pasatzea, hori bai kredituak baliozkotzeko hezkuntza zentroan eskaria egin behar duzu.



Bekak

Bai. Normalean unibertsitate mailako beken deialdia urtero data berean irteten da. Hemen ikus dezakezu unibertsitateko ikasleentzako deialdiak.

Bai. “Ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak” deritzeten bekak eskuratu ditzakezu.

Eusko Jaurlaritzako 'Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko' beka deialdia kontsulta dezakezu. Beka honek: matrikula, material didaktikoa, erkidegoan zehar egindako bidaiak, erresidentzia eta aprobetxamendu akademikoa babesten ditu.

Bai, beste herrialdeetako ikastetxeetan unibertsitate mailako ikasketak edota heziketa zikloak burutzeko hainbat aukera dago.

Batetik, jada ikasten ari bazara zure ikasketen atal bat atzerrian egiteko ikasleen mugikortasuna sustatzen duten programaren batean har dezakezu parte, ezagunena Erasmus + da, zure zentroan dauden aukera guztien berri emango dizute, haiek baitira laguntza hauek jasotzen dituztenak.

Bestetik, erakunde publikoek zein pribatuek iragarritako bekak eskatzeko aukera duzu, bilatzaile eta deialdiak jasotzen dituzten web orrien bidez eguneratutako informazioa lortuko duzu.



Hizkuntzak

Ez. 4. hizkuntza eskakizuna EGA baino maila bat altuagoa da eta administrazio publikoko lanpostu batzuetarako eskakizuna da. 4. hizkuntza eskakizunak Europako hizkuntzen erreferentzia markoan C2 maila du, EGAk, aldiz, C1a.

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko hiru bide daude:

  • Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak. Izena emateko epeak dirauen tartean EAEko administrazioren batean lanean ari direnek parte hartu dezakete. Urtean bi deialdi antolatzen dira.
  • Herri-administrazioko erakundeek (udalek, aldundiek...) euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa prozesuetan. Lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko egiten diren azterketetara aurkez daitezke hautaketa prozesuko hautagaiak.
  • Europako Erreferentzi Marko Bateratuak bideratutako euskara tituluen baliokidetza sistemaren bidez. Hizkuntza eskakizunen erregistroan jasotzen dira hizkuntza gaitasun zehatza adierazten duten euskara titulu horiek beren baliokidetza adieraziz. Europako Erreferentzia Markoaren arabera C2 mailari dagokio, eta beste baliokidetza hauek ditu: HABEko 4 maila, Osakidetzako 4 HE.

Bestetik, HABEk 4. maila egiaztatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, homologatutako euskaltegiren batean ikastaroa egin behar da (online modalitatea ere badago), ondoren proiektua aurkeztu eta ,azkenik, HABEko azterketa egin.

Ikasle ofizialak ikasturtean zehar klasera joateko matrikula egiten du. Horrek bi deialdi dauzka azterketa egiteko: ekainean eta irailean.

Ikasle libreek deialdi bakarra izango dute maila bakoitza gainditzeko, ekainekoa. Klaseetara ez du joaterik. Modalitate horren bidez Hizkuntza Eskola Ofizialek probak egingo dituzte irakasten dituzten hizkuntza guztietan, euskarazko C1ean izan ezik.

Ingeles maila egiaztatzeko hainbat ziurtagiri dago. Helburua da gakoa: atzerriko unibertsitateren batean sartzeko IELTS edo TOEFL izaten dira ohikoenak, unibertsitateak berak zein onartzen duen aztertu behar da (zenbait kasutan gaur egun biak onartzen dira). Titulu hauek momentuan zure maila puntuazio eskala baten barruan neurtzen dute, eta bi urtez irauten dute. Kanpoan lan egiteko ere proba hauek kontuan har ditzakete.

Bestetik, Cambridgeko tituluen eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko tituluen bidez ingeleseko ezagutza frogatzen da, maila jakin batean kokatuz. Oraingoz ez dute baliorik galtzen. Oposizioetan, adibidez, meritu gisa puntuak ematen dituzte. Gazteaukeran ikus ditzakezu mailak, ziurtagiriak eta baliokidetzak.

Dena dela, edozein dela lortzen den titulua, gure ingeles maila egunean izatea komeni da, lan elkarrizketa ugaritan ingeles probak egiten baitira. Eskura dituzu baliabideak eta ikastaroak hizkuntzak online ikasteko.

Hainbat bide dago horretarako: au pair, praktika profesionalek edo lan ordainduek hizkuntzak ikasi eta aldi berean lan egiteko aukera konbinatzen dute. Era horretan epe motzean atzerriko kulturan murgiltzeko aukera duzu eta baita zure kabuz bizitzeko aukera ere.

Euskara ikasteko eskaintza zabala da, eta udan bereziki helburu desberdinetako barnetegiak antolatzen dira; ikastaro arruntak barne hartzen dituena, mintzapraktikarako, familiarrak, azterketak prestatzeko barnetegiak... Aukera polita da hizkuntzan murgiltzeko, hainbat egunetako egonaldiak dira eta (barnetegiaren arabera 2 aste inguru izan ohi dira, baina hilabete osokoak ere badituzu). Hemen ikus dezakezu aurtengo eskaintza.

Euskara mugitu gabe ikasi nahi baduzu ere aukera baduzu; euskaltegiek ikastaro trinkoak antolatzen dituzte udan aprobetxatu ahal izateko. Kontsulta ezazu euskaltegien sarea.

Euskararen irakaskuntzan maila ezberdinak daude. A1 eta A2 oinarrizko mailak dira (euskara erabiliko dugu modu labur eta erraz batean gure gertuko gai eta egunerokotasunari buruz hitzegiteko). Bestalde, B1 eta B2 maila aurreratuak dira (argibideak, kontakizun motzak eta gai orokorrei buruzko testuak ulertuko ditugu eta gai horien inguruan euskeraz hitzegiteko gaitasuna izango dugu). Azkenik, maila aditua dugu C1 eta C2 mailetan (euskara eremu profesionalean ere erabiltzeko gaitasuna da maila honen helburua, hizkuntza-baliabideak modu estrategiko batean erabiliz).

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako erreferentzia markoari egokituak.



Begirale titulua

Gazteaukera webgunean aisialdirako eskolak, haien datuak eta ikastaroak dituzu. Ikastaro hauek guztiek Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzaren babes ofiziala dute.

Halaber, aisialdirako heziketaren inguruan zalantzak badituzu, ohiko galderak lagungarriak izango zaizkizu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) baitan dagoen Astialdi Foroan hainbat astialdi-eskolek eta federaziok hartzen du parte, eta ikastaroen bilatzailea dute. Bilatzailearen bidez zure intereseko ikastaroa, iraupena, hizkuntza eta lurraldea aukeratu ahal izango dituzu.

Autonomia-erkidego bakoitzak bere lurraldean ematen diren diplomak ikastaroa arautzen eta ematen ditu, dagokion araudiari jarraiki. Diploma autonomia-erkidego bateko gazteria-erakundeak eman badu, ez dago Euskadin balidatu beharrik, Euskadin jarduteko izaera ofiziala du eta.

Erkidego guztietan onartutak daude edozein Erkidegotako Gazteria sailak igortzen dituen begirale titulu edo diplomak, zeintzuk aipatutako sailak onartzen dituen formakuntza zentro eta eskoletan ematen diren.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan esandako titulu edo diplomak erabiltzeko ez dago inongo baliokidetzarik egin beharrik, esan bezala, edozein Autonomia Erkidegoko Gazteria sailetik igorritako titulua izanda, berau aurkeztuaz automatikoki onartzen delako.

Lan egiteko, beste baldintza batzuez gain, Eusko Jaurlaritzako edo beste Erkidegoko Gaztedia Sailak igorritako haur eta gazteen begirale titulua edo diploma eskatu ohi da.

Edozein kasutan, deialdi bakoitzean zehazki ezarritakoari egin beharko zaio kasu.



Boluntaritza

Europako Boluntario Zerbitzua Erasmus+ egitasmoaren barruko programa bat da: 17 eta 30 urteko gazteei zuzenduta dago eta garai batez (bi eta hamabi hilabete artean) beste herrialde bateko proiekturen batean boluntarario-lanak egiteko aukera eskaintzen du. Arloak askotarikoak dira (kultura, ingurumena, hezkuntza, gizarte-alorra…).

Bertan parte hartzeko egiaztatutako erakunde igorlea (hemengoa) eta erakunde hartzailea (proiektua hartzen duena) beharrezkoak dira. Zer proiektu dauden ikusi ahal izateko datu-basean sartu behar da eta aukerak egin.

Honakoak dira programak barne hartzen dituen gastuak: bidaia, ostatua eta mantenua, asegurua eta herrialdearen araberako diru kopuru jakin bat.

Boluntario-lanak era askotakoak izan daitezke, hemen edo kanpoan, laburra ala epe luzean… Zure interesen eta zaletasunen arabera batean edo bestean parte har dezakezu, bilatu zurekin bat datorren proiekturen bat. Baliteke zure prestakuntzarekin zerikusia izatea eta lanerako esperientzia baliogarria izatea, edota hizkuntzaren bat praktikatu nahi baduzu aukera bikaina izan daiteke atzerrian egonaldia egiteko.

Hauek dira, oro har, boluntario-lana egiteko arloak:

  • Aisialdia eta denbora librea
  • Ingurumena
  • Babes Zibila
  • Garapenerako lankidetza
  • Gizarte-bazterketa
  • Menpekotasunak
  • Giza-eskubideak eta bakea
  • Hezkuntza eta kultura
  • Osasuna

Gaur egun aukera asko dago boluntario gisa proiekturen batean parte hartzeko. Batetik, GKEren batekin harremanetan jarriz haien lan-eremuak eta proiektuak ezagutzeko aukera dugu. Bestetik, Interneten informazioa erruz dago eta asko dira topa ditzakegun elkarteak eta proiektuak.

Kontuan hartu boluntario-lana ez dela doakoa izaten, harrera proiektuak gastuei aurre egiteko baliabiderik ez baitute izaten, beraz, ohikoa ordaindu behar izatea da.

Zure lehenengo esperientzia bada Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez boluntario-lana probatzeko aukera izan daiteke.

Gazteaukera webgunean 'Europa Helmuga' (pdf-aren 195. orritik aurrera) izeneko gida aurkituko duzu, bertan boluntario gisa joateko proiektu ugariren informazioa topatuko duzu.



Ikasketei buruzko informazio gehiago

Sari hauek Batxilergo ikasketetan espedienterik onena duten ikasleak saritzea dute helburu, egindako lana eta ahalegina sarituz.

Gradu bikoitza bi unibertsitate-titulu lortzeko aukera ematen duen ikasketa plana da.

Bata bestearekin osagarriak diren graduak izan ohi dira, lotura izan ohi dute, eta hortaz, komuneko ikasgaiak dituzte. Modalitate hau sortzeko arrazoien artean hauek ditugu: lan-merkatuaren eskaerari aurre egin, jakintza-alor arteko arazoen aurrean erantzuna emateko gai diren profesionalak prestatzea edota lan aukerak zabaltzea.

Ikasketa hauen iraupena 5 urtekoa da, nahiz eta espezialitatearen arabera 6 urte ere izan daitezkeen.

Euskadin, besteak beste, honako gradu bikoitzak egin ditzakezu: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza, Informatika Ingeniaritza eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako Gradu Bikoitza, EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza, Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko Gradu Bikoitza, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitza…

Bai, Europako Esparru Ekonomikoan edo Suitzan aldi baterako egonaldietan osasun-zerbitzuak jasotzeko eskubidea emango dizu. Baina adi egon, txartelaren iraupena 2 urtekoa bada ere, 26 urtetik gora baduzu eta zenbait baldintza betetzen ez baduzu, zure gehienezko estaldura 90 egunekoa izango da. Beraz, informa zaitez Gizarte-Segurantzan eta kontuan hartu egonaldia planifikatzeko orduan.

Bekarekin baten bidez joaten bazara, begiratu ea bekaren barne segururen bat dagoen edo zuk hartu behar duzun. Era berean, Gizarte-Segurantzan zure egoera azaldu, izan ere, ikasketa motaren arabera iraupena ere desberdina izan daiteke.

Bestalde, Gazte-txartelak dohaneko bidai asistentzia asegurua du titularrentzat. Mundu osorako balio du, ohiko etxebizitzatik 30 kilometrotik aurrera hasita.

Ohikoa izaten da ikasketak aukeratzen hasi beharra eta ez jakitea zer aukeratu, datuen arabera lautik hiruk kurtso hasieran oraindik ez daki zer egingo duen. Izan ere, aukerak asko dira; urtez urte eskaintza handituz doa eta arlo beraren barruan hamaika aukera dago. Zeri erreparatu, orduan?

Batetik, hartu denbora eta hausnartu: zer duzu benetan gustuko? Zeintzuk dira zure indarrak? Zertan zara trebea? Zertan lan egin nahiko zenuke eta nola? Bestetik, notei eta errendimendu akademikoari ere erreparatu, sarbidea ere horren araberakoa izan baitaiteke.

Aprobetxatu hitzaldiak, fakultateetan egiten diren jardunaldi irekietara joan, ikasleei bidea argitzeko antolatzen diren ekimenak probetxugarriak izan daitezke oso. Eta, ez ahaztu, zure zentroan horretan lagunduko dizun orientatzailea duzu, laguntza eskatu.

Azkenik, Ikasle kopuru batek lehenengo urtean ikasketak uzten ditu lehen kurtsoa amaitzean, eta gutxi batzuek beste gradu bati ekiten diote hasierakoa atzean utzita. Aukera egiten dugunean ez dakigu asmatuko dugun, eta hori denborak esango digu, baina garrantzitsuena zera da: erabakiak hartzea, bidea egiten hastea, eta aurrerago, okertu garela konturatuz gero, erabakiak aldatzen jakitea eta aurrera egitea.

Graduak, masterrak, titulu propioak eta abar unibertsitate bakoitzaren araberakoak izaten dira. Hortaz, eskaintza osoa ikusi ahal izateko unibertsitate bakoitzaren webgunean sartu beharra dago: bertan ikusi ahal izango duzu zerrenda (arloka edota Campusaren arabera sailka dezakezu).

Bestetik, eskaintza eremu geografiko zabalagoan aztertu nahi izanez gero, unibertsitatez unibertsitate aritu beharrean badira lan hori erraztuko dizuten bilatzaileak. Horietako bat Ministerio de Educación, Cultura y Deporte delakorena duzu, baina badira beste batzuk ere.

Bada 25 urte baino gehiago dituztenentzako Unibertsitaterako sarbide proba bat. Urte naturalean 25 urteak betetzen dituzten eta ohiko sarbide betebeharrak betetzen ez dituzten pertsonek matrikulatzeko aukera izango dute.

Proba hau bi fasek osatzen dute:

  1. Proba amankomuna. Lau ariketaz osaturik dago: testu-iruzkina edo gaur egungo gai baten garapena, gaztelania, kanpoko hizkuntza (frantsesa, ingelesa, alemana, italiera edo portugesa aukeran) eta, azkenik, euskara proba bat (hainbat aukera daude proba hau balioztatzeko).
  2. Proba espezifikoa. Hautagaien trebetasunak, ahalmenak eta gaitasunak ebaluatzen ditu aukeraturiko ikasketak aurrera eramateko. Bost ezagutza ildoetatik, aurkezten denak bat aukeratuko du, eta honen barnean, azterketa egitekoa nahi dituen bi ikasgaiak aukeratuko ditu.
    • Artea eta Giza Zientziak. Irakasgaiak: Artearen Historia, Historia, Marrazketa Artistikoa eta Filosofiaren Historia.
    • Zientziak. Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia.
    • Osasun Zientziak. Irakasgaiak: Gizarte eta Osasun Zientzietarako Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia.
    • Gizarte eta Lege Zientziak. Irakasgaiak: Gizarte Zientziei eta Osasun Zientziei Aplikaturiko Matematika, Enpresa Ekonomia, Historia eta Geografia.
    • Ingeniaritza eta Arkitektura. Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Marrazketa Teknikoa.

EHUk urtero burutu ohi du proba honetarako deialdi bat eta, kalifikazioa hobetu ahal izateko, hurrengo deialdietan parte hartzeko aukera ere eskaintzen da.

Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxeek prestakuntza kurtsoak eskaintzen dituzte.

Unibertsitatera heldu zara eta hauta askeko kredituak lortu ditzakezun zenbait irakasgai eta jarduerarekin egiten duzu topo. Baina zehazki, zer dira?

Ikasle guztiek ikasi beharreko ikasketa planetik kanpo dauden ikasgaiak dira. Irakasgaiak izan daitezke (aukeratu dugun espezialitatekoak edo ez), baina mintegietara joanda, kirol jardueren bitartez, boluntario lanak eginez (jarduera akademikoak edo akademiatik kanpo dauden jarduerak) eta abarren bidez ere lor daitezke. Unibertsitate bakoitzak ezartzen ditu aurrera eraman beharreko ikasgaiak.

Hauta askeko zenbat kreditu lortu edo bete behar ditut? Ikasten ari garen graduaren araberakoa izango da. Zenbat eta kreditu gehiago behar izan gradu batek, orduan eta hauta askeko kreditu gehiago ikasi behar izango ditugu. Izan ere, jakin behar dugu, guztira, ikasketa planaren %10 baino gutxiago ez den portzentaieaz ari garela. Halaber, kontuan hartu behar dugu ezin dela ikasketa planak eskatzen dituen hauta askeko kreditu guztiak baino gehiago lortu. Salbuespen batekin, irakasgai berri batean matrikulatzen garenean, kopurua gainditzen badugu.

Unibertsitate bakoitzak hauta askeko irakasgai eta jarduerak zeintzuk izango diren aukeratzen du. Hona hemen UPV/EHUko informazioa.

Osasun-langileek (Medizina eta Kirurgia gradua edo Erizaintzako unibertsitate diplomatura duten pertsonek) eta osasun-langileak ez diren pertsonak (dekretu honetan araututa dagoen bezala) dira kanpo desfibriladore automatikoak (KDA) eta kanpo desfibriladore erdiautomatikoak (KDEA) erabili ahal dituzten pertsonak.

KDA aparatuak erabiltzeko trebatze-titulua eskuratzeko prestakuntza ikastaroak, bai hasierakoak baita jarraitzekoak ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak edota ikastaro hauek emateko baimendutako pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke, publikoak edo pribatuak. Gurutze Gorriak heziketa hau eskaintzen du. Titulu hau hiru urtean behin berritu beharra dago, birziklatze kurtso bat eginez.