Hizkuntzaren sexua
Nahi ez izan arren, eta askotan konturatu gabe egin arren, ez dugu ukatu behar idatzi edo hitz egiten dugunean hizkuntza sexista erabiltzen dugula. Ez da erreza hizkuntza sexista ez erabiltzea, hainbat hitz eta esamolde gure bizitzako zati baitira dagoeneko. Hala ere, gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egin behar da eta arreta berezia jarri behar dugu idatzi edo hitz egiten dugunean. Aipatu, euskaraz horrek ez duela inongo arazorik sortzen, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Erdaraz idazterakoan edo hitz egiterakoan, berriz, hainbat arazo sortzen dira.
Izan ere, nork ez du noizbait gauza sexista bat idatzi? Erdaraz, adibidez, kasu askotan genero maskulinoa erabiltzen da emakumezkoei eta gizonezkoei aipamena egiteko. "Los refugiados" esaten denean, adibidez, gizonezkoei aipamena egiten zaie, eta ez emakumezkoek eta gizonezkoek osatzen duten taldeari. Kasu horretan, egokia izango litzateke "los y las refugiadas" edo "las personas refugiadas" bezalako terminoak erabiltzea.
Gaztelaniarentzako gomendioak
Ondoren, erderaz idazten edo hitz egiten duzunean hizkuntza sexista ez erabiltzeko dituzun hainbat gomendio irakur ditzakezu.
Termino neutro edo generikoak erabili: "profesorado" "profesores y profesoras" erabili beharrean, "alumnado" "alumnos y alumnas" erabili beharrean, "infancia" "niños y niñas" erabili beharrean, "ciudadania" "hombres y mujeres" erabili beharrean…
Ez erabili emakume substantiboa emazte hitzaren sinonimo bezala
Hitz abstraktuak erabili: "alcaldia" "alcalde" beharrean, "asesoria" "asesor" beharrean…
Dokumentuetan "/" barra erabili: "Sr./Sra", "amigo/a"…
Ez erabili @ ikur linguistiko moduan
Talde mistoei buruz ari zarenean, erabili forma bikoitzak: hau da, "premio a la mejor alumna o alumno"…
Generoen ordena aldatu: hau da, gizonezkoen generoak ez du zertan lehena izan behar. "Padres y madres" esan beharrean, "madres y padres" erabil dezakezu.
Titulu akademikoen aipamena egiten duzunean erabili emakumezkoen generoa: "diplomada", "licenciada", "abogada", "arquitecta"…
Eduki aditza erabili egon aditzaren ordez: "tener interes" erabili "estar interesado beharrean...
Artikuluak erabili mugagabeen ordez: "los participantes" erabili beharrean "cada participante" erabili...
"Quien" edo "quienes" erabili: "quienes participen en el festival" idatzi dezakezu "los participantes en el festival" jarri beharrean...
Gizon eta emakumeei tratamendu berdina eman: hau da, "señor" eta "señora" erabili "señor" eta "señorita" erabili beharrean.
Ez erabili termino misoginoak: "coñazo", "maruja"...
Aipatu beharra dago, hainbat hitzek esanahi ezberdinak dituztela generoaren arabera. Kasu askotan, gainera, emakumezkoen generoak mespretxuzko konnotazioa izaten du. Hainbat adibide irakur ditzakezu ondoren.
Zorro: justiziaren alde borrokatzen duen heroia | Zorra: maitasunaren artisaua |
Perro: gizakiaren lagunik onena | Perra: zorraren berdina |
Fulano: zehaztugabeko edo irudikatutako pertsona | Fulana: perra |
Callejero: kalekoa, urbanoa | Callejera: fulana |
Hombrezuelo: txikia, gizontxoa | Mujerzuela: aztia |
Hombre publico: pertsonaia entzutetsua, funtzionario publikoa | Mujer publica: berdina |
Cojonudo: ona, zoragarria | Coñazo: jasangaitza |
Patrimonio: ondasun multzoa | Matrimonio: gaizkiaren multzoa |
Heroe: idoloa | Heroina: droga |
Atrevido: ausarta | Atrevida: lotsagabea |
Soltero: azkarra, zentzuduna | Soltera: heldua, geldoa, dagoeneko aukerarik ez duena |
Suegro: bikotekidearen aita | Suegra: sorgina |
Don Juan: gizona bere zentzu guztietan | Doña Juana: garbitasuneko emakumea |
Euskararentzako gomendioak
Euskaraz generorik ez dagoen arren, kontuan izan behar da sexuak bai bereizten dituela. Horregatik, eta euskaraz ere hizkuntzan sexismorik egon ez dadin, hemen dituzu jarrai ditzakezun hainbat aholku.
Erabili hitz-elkarteak: jaun-andreak, andre-gizonak, seme-alabak...
Erabili generikoak: gizakia, gurasoak...
Lanbideak eta ikasketak aipatzerakoan, eta baldin badago, erabili forma femeninoa
Erabili hitanoa, bi sexuetako formak hartzen baitira kontuan
Ez erabili "Mari"-z hasten diren hitzak: Mari-purtzil, Mari- baldraska...
Hizkuntza sexistaren inguruko informazio gehiago irakur dezakezu Emakunderen argitalpen honetan: Hizkuntzak, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak (pdf, 753 Kb). Gure eguneroko bizitzan hizkuntza sexista ez erabiltzeko proposamena jasotzen da bertan.
Informazio gehiago:
-
Emakunde, Emakumearen Euskal Institutoa