Enplegu prestakuntza

Hobetu zure prestakuntza

Prestakuntza nahitaezkoa da lan-merkatuan sartzeko.

Zure prestakuntza jarraitu edo hobetu nahi baduzu, sar zaitez Lanbide.net, Euskal Enplegu Zerbitzuaren atarian. Bertan, Euskadin egiten diren  prestakuntza ikastaroak eta enplegurako prestakuntza-zentroen direktorioa aurkituko dituzu. Interesatzen zaizkizun bilaketa-irizpideak aukeratuta, zuretzan egokia den prestakuntza-ikastaroa aurkituko duzu bertan.

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren logoa

Lanbide.net atariak, gainera, lan-orientaziorako tresnak ere eskaintzen dizkizu. Beraz, bai ikasten ari bazara, bai lanean hasi edo lana aldatu nahi baduzu, zure prestakuntza jarraitu edo hobetu ahal duzu.

Emakunderen webgunera jo dezakezu eta bertan aurkituko dituzu  emakumeentzako  dagoen informazio baliagarria eta helbideak.

Etengabeko lanbide prestakuntza

Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa da. Enpresei eta langileei zuzenduta dago eta zera du helburu, lanean diharduten langileei finantzatutako prestakuntza-eskaintzaren informazioa ematea deialdi bakoitzean. Horretarako, ikastaroen katalogoa jartzen du zure esku.

Katalogo horretan, finantzatutako prestakuntza-zentroei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita ikastaroei buruzkoa ere, espezialitateka antolatuta eta noiz egingo diren zehaztuta.