2017ko Udako ikastaro freskagarriak

Unibertsitateek hainbat ikastaro antolatzen dituzte udako hilabeteetarako, ezagutza osagarriak eskuratzeko.

Ikastaro hauek aukera aparta dira unibertsitate ikasle zein bestelako edonorentzat ezaguntzak  areagotu eta jende berria ezagutzeko. Profesional eta irakasleek ematen dituzten ikastaro hauek, udagiro beroa arintzeko modukoak dira.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) ekainean hasi eta iraila bitartean burutuko ditu Donostian, Bilbon eta Gasteizen XXXVI. Uda Ikastaroak.

Urtero legez, aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskaintzen dute Ikastaroek. Ziklo ezberdinetan barne hartutako ikastaroek, tailerrek, eskolek, jardunaldi profesionalek eta biltzarrek osatzen dute egitaraua.

Cursos Verano EHU/UPV

Hik Hasi proiektuak topaketak hemezortzigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean ­Donostian izango dira ikastaroak eta uztailaren 6an eta 7an Leioan.

Hik Hasi proiektua

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurten 45.edizioa ospatuko du. Ikastaroak Eibarren, Baionan eta Iruñean  izango dira, ekainean eta uztailean. Euskara hutsezko ikastaroak izan ohi dira eta arlo ugari jorratzen dituzte. Besteak beste, Artea eta musika, Giza-Zientziak, Gizarte zientziak, Ingeniaritza eta teknologia, Osasun zientziak eta Zientziak landuko dituzte ikastaro ezberdinetan.

UEU - Udako Euskal Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) ere hainbat ikastaro antolatzen ditu ekainetik irailera bitartean.

Nafarroako unibertsitate publikoa-logoa