Hizkuntza Eskola Ofizialak

Neska arbeleanHizkuntza-Eskola Ofizialek hizkuntza bat ikasteko beste aukera bat eskaintzen dute. Euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza ikasteko aukera ere badago Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Hala nola alemana, frantsesa, ingelesa, italiera, portugalera, errusiera edo española.

Hizkuntza-Eskola Ofizialetan ematen den irakaskuntzak tresnatzat hartzen du hizkuntza. Hautatutako hizkuntza-ezagutzari esker, ikaslea gauza da hizkuntza hori ulertzeko eta hizkuntza horretan mintzatzeko eta idazteko. Ikasketa horietan interesa baduzu, irakur ezazu Hizkuntza-Eskola Ofizialei buruzko informazio gehiago.

Ikastetxeen sarea Euskadin:

Ikasketa plan berria

2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plana aldatu egin da. Ikasketak 3 mailatan egituratuko dira: oinarrizko maila, erdiko maila, goiko maila eta gaitasun mailaA2, B1, B2 eta C1 ziurtagiri akademikoa jasoko du ikasleak Oinarrizko, Erdiko,Goiko edo Gaitasun maila gainditzean. Titulazio hauek balioa dute Europa mailan

Modalitateak: Ofiziala eta librea

    • Ofiziala: eskolan ematen dena. Ikasleak klaseetara joaten dira eta azterketak mailaka egin ditzakete dagozkien deialdietan. Matrikula egiteko deialdia uztailean egiten da.
      • Librea: ikasleak zikloetako azterketetara baino ez dira aurkezten. Eskolak urtero prestatuko ditu azterketa-deialdiak erregimen librean egiten dituzten ikasleentzat eta gaindituez gero dagokion eskola ziurtagiria emango zaie. Erregimen libreko ikasleak matrikulatzeko deialdia otsailean egiten da, hizkuntzen ordutegia eskola bakoitzaren esku dagoelarik.

Ikasleak gutxienez 16 urte izan behar ditu matrikulatu ahal izateko.

Interesgarri gerta dakizuke

  • Hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen ziurtagiriaz gain, badira beste euskara-ziurtagiri batzuk.
  • Ingeles hizkuntzaren benetakotze azkerketak.- EHUko Campusetan IELTS (International English Language Testing System) azterketak egin ahal dira.
Azken eguneratzea: 2013/02/19