Hizkuntzak on-line

Hizkuntzak ikasteko denbora gabe zabiltza? On-line dauden baliabideak kontsultatu.
Interneten hizkuntzak on-line ikasteko aukera ugari dituzu; programak, sare sozialak zen bestelako aplikazioak erabiliz. Honelako baliabideak zure beharrizan eta denboretara egokituko dira eta hizkuntzak ikastea erraztuko dizute. Hona hemen erabilgarri diren zenbait baliabide.

e-LEA:

e-LEA atzerriko hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen duen baliabide informatikoa da. Besteak beste, ingelesa, frantsesa, alemana zein italiera ikasi dezakezu tresna honekin. Berau, 23 urtetik gorako Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonei zuzenduta dago eta oso erraza da metodologia erabilita hizkuntzak ikastea. Informazio teknikoa emateko doako telefono zenbaki bat du eta irakasle homologatuen tutoretza jasotzeko aukera dago. 

Babelium proyect

BabeliumProject.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Euskara eta Ingelesa ikasteko aukera ematen du. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakeelako. 

Plataforman dauden bideoei esker ikasleek filmetan agertzen diren aktoreen bikoizketa egin beharko dute eta era horretan hizkuntza praktikatu.

Myngle

Myngle [en] merkatu birtualean irakasle bat bilatu eta Skype bidez, ikasi nahi duzun hizkuntzaren eskolak, jaso ditzakezu. Edonork izan eman dezake irakasle gisa, baina beharrezkoa da irakasleek beren esperientzia aipatzea. Ikasleek gainera irakasleen inguruko iruzkinak egin ditzakete eskolak jaso ostean. Ordaindu egin behar zaio irakasleari baina urrez zehazten dira prezioak.

Italki.com

Hizkuntzen trukea bideratzen duen sare-soziala da Italki.com [en]. Besteak-beste hizkuntza beraren atzetik dauden kideak bilatzea, berezko hizkuntza duten lagunei galderak egitea, zein bestelako ikasleek erantzunak ematea ahalbideratzen du sare honek.