Hizkuntzak

Hemen hizkuntzak ikasteko informazio baliagarria aurkituko duzu, baita ikastaro, beka eta laguntzei buruzkoa ere. Gainera, hizkuntza ikastea enpleguarekin, praktikekin eta mota guztietako jarduerekin uztartzeaz arduratzen diren agentzien zerrenda kontsulta dezakezu.

Nola ikasi

Hizkuntzak ikasteko esperientzia atsegina eta oso esker onekoa izan daiteke. Bakoitzaren premietara eta eskuragarri duen denborara egokitutako metodoa aurkitzea da garrantzizkoena.Aukera bat baino gehiago daude:

  • Ikasi zure erritmoan: hainbat hizkuntza bakarka ikasteko ikastaroak daude,askotariko ikus-entzunezko euskarri eta testu-liburu biltzen dituztenak.
  • Irratia eta telebista: kate askok hizkuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte.
  • Internet bidez: gero eta gehiago dira hizkuntza-eskolak eskaintzen dituztenwebguneak, txatak, gizarte-sareak, aplikazioak eta abar, askotan soinu, irudi eta guzti.
  • Irakasle batekin, taldean: ikasle talde baten barruan eskolak jasotzeak baditu alde onbatzuk; besteak beste, ikasleak elkarren artean animatzen dira, eta irakasleak gidatu egiten ditu beren premia zehatzen arabera.
  • Lanean: gero eta enpresa gehiagok onartzen dute hizkuntzak funtsezkoakdirela negozioen arrakasta bermatzeko, eta enpresa handi askok doako edo diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen dituzte.
  • Binaka: binaka ikasteko, jatorrizko bi hiztunek, hizkuntza bakoitzeko banak,komunikatu behar dute elkarren artean, posta elektronikoz, telefonoz eta abar.
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu