Orientazio eta enplegu zerbitzuak

Lanbide

Komenigarria izaten da bai Interneten zein zeure udalerrian aurkitu ditzakezun orientazio eta enplegu zerbitzuei aholkua eta argibideak eskatzea.

Adibidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta bere eginkizuna langabeen lan-munduratzea erraztea da, enplegu-politika aktiboen bitartez. Lanbide.net webgunean lana bilatu eta eskaini dezakezu eta diruz lagundutako ikastaroei, izen-emateei, prestakuntza zentroei eta abarreri buruzko informazioa ere aurkituko duzu.

lan bila
Argazkiaren egilea: Gvahim

Gazte Bermerako sistema

Gazte Bermerako Sisteman izena eman dezakezu online 25 urte baino gutxiago badituzu. Lan kontratuak, praktika kontratuak eta bestelako heziketa aukerak eskura ditzakezu.

Lanbide Twitterren

GazteBizHitza - Orientazio eta aholkularitza zerbitzua gazteentzat

GazteBizHitza lana

GazteBizHitza atarian lanari loturiko zalantzak argitzeko informazioa dago eta doako aholkuraitza eta orientazioa jaso dezakezu profesional baten eskutik.

Orientzailearekin harremanetan jartzeko, whatsappez, telefonoz zein emailez bidali ditzakezu zure kontsultak.

Enplegua bilatzeko teknikak

lan bila
Argazkiaren egilea: Feuillu

Lan bila bazabiltza edo lanez aldatu nahi baduzu jakin ezazu, prestakuntza on bat izateaz gain komenigarria izaten dela enplegua bilatzeko teknika egokiak erabiltzea. Era honetan, zure aukerak nabarmen handituko dira.

Jarraian, pista batzuk eskainiko dizkizuegu:

  • Aztertu zure gaitasunak.- Egin behar duzun lehen gauza autoanalisia da. Ezagutu ezazu zeure burua. Aztertu zeintzuk diren zure trebetasuna, gaitasun pertsonalak, mugak, ze motatako jarduera zabiltzan bilatzen?
  • Aprobetxatu aukera guztiak.- Toki askotan aurkitu ditzakezu lan eskaintzak. Ezin duzu aukera bat ere baztertu. Egunkarietako iragarkiak, enplegu bulegoak, alde baterako laneko enpresak, Internet, enpresa eta kontsultoretzak, unibertsitateetako lan poltsa eta praktika eskaintzak, profesionalen elkargoak, sindikatuak, gazte elkarteak? Gainera, harreman pertsonalak ere bultzatu ditzakezu zure eskaria korreoz bidaliz edo enpresan bertan pertsonalki aurkeztuz.