Sortu zure enpresa

Ekintzailetza eta coworking-aren inguruko bideoak

Consejo Juventud Euskadki(EGK)
Coworkalari

¿Nora jo dezaket ekiten hasteko?

Lanbide, Euskal Emplegu Zerbitzua

Lanbiden, autoenplegurako baliagarriak diren tresnak aurkituko dituzu.

Adibidez, hainbat ideia proposatuko dizkizute, eta enpresa bat sortzeko eman behar dituzun urratsei buruzko informazioa emango dizute, zelan jaso ditzakezun diru-laguntzak, argibide juridiko eta administratiboak, eta beraien enpresa sortzea erabaki duten beste pertsona batzuen esperientziak aurkeztuko dizkizute. Horretaz gain sektoreka enpresen direktorio bat eskuragai duzu.

 

Garapen

SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren helburua da bere laguntza eta zerbitzuen bidez euskal enpresen hazkunde ekonomikoa sustatzea. Spriren webgunean ekintailetasunaren inguruko albisteak, laguntzak eta zure proiektua garatzeko laguntza gidak aurkituko dituzu.

Up! Euskadi euskal ekintzailetza sistemaren bloga da. Bertan gidak, albisteak, ekintzaileentzako inkubagailuen berri, eta helbide interesgarriak  aurkituko dituzu.

Garapen

Garapen garapen agentzien euskal elkartea da. Garapen-agentziek dagokien eskualdeko edo udalerriko garapen sozioekonomikoa sustatzea dute xede. Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen dute. Euskadiko agentziak honako mapan ikus ditzakezu.

Gipuzkoa Ekintzailea webgunean gipuzkoako eskualdeko laguntzak eta ekimenak zeintzuk diren ikus dezakezu.

Ekintzailetza bultzateko ikasketa programak EHU/ UPVn:


Tknika: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Erasmus entrepreneurs: Truke programa honek negozio bat abian jarri nahi duten gazteei kanpoko enpresetatik ikasteko aukera ematen die. Horretarako atzerriko ekintzaileek beraien   jakintzak partekatzen dituzte gazteekin.

Deustuko Unibertsitatearen Ingenio programa, empresa bat sortu nahi duten gazteei laguntzeko programa da.