'Nola prestatu atzerrira lan egitera joateko' bideotutoriala

Gogogoratu

  • Atzerrian edo Estatuko beste eskualdeetan bizi eta lan egitea gero eta ohikoagoa da gazteen artean.
  • Atzerrian esperientzia duten profil profesionalak oso modu positiboan baloratzen dira.
  • Atzerrira lan egitera joatea profesionalki zein pertsonalki hobetzeko balio behar dizu.
  • Ez egin kasu entzuten duzun guztiari. Inon ez dizute ezer oparituko. Lortu nahi duzun hori lortzeko gogor egin beharko duzu lan.
  • Joan baino lehen hainbat gauza hartu beharko dituzu kontutan: atzerrira joaten bazara bertako hizkuntzan duzun maila, zure prestakuntza eta lan-esperientzia, zure CVa joango zaren herri horren eskakizunetara egokitzeko beharra, bertan diren bizitza ela lan-baldintzak, osasun-asegurua, gida-baimena, etab…
  • Hemendik bertatik lana bilatu ahal izango duzu edo, zuzenean, joaten zaren herrialde horretan. Bi aukerak egokiak dira baina bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Aztertu zein den gehien komeni zaizun aukera.
  • Alde egin baino lehen, zehaztu epe eta helburu batzuk. Normalean, bueltatzeko asmoarekin joango zara baina, zenbat eta denbora gehiago eman atzerrian, errazagoa izango da bertan erroak botatzea eta itzultzea zailagoa egingo zaizu.
  • Joan baino lehen informa zaitez herrialde horretan lan egin gabe eman ahal duzun denboraz. Lana aurkitzeak espero zenuena baino luzeago eman diezazuke. Lana aurkitzen ez baduzu, bueltarako adina diru gorde beharko duzu.
  • Joaten zaren herrialdearen baitan, bertan lan egiten duzun denbora zure erretirorako balio ahal izango zaizu. Komenigarria litzateke joan baino lehen honen inguruan ere informatzea, batez ere, denbora luzerako joateko asmoa baduzu.

Informazio gehiago

Atzerrian bizi eta lan egitea gazteen artean gero zabalduagoa dagoen aukera da.

Atzerrian lan egitea oso aukera interesgarria izan daiteke. Mundu globalizatu batean bizi gara eta, zure lan etorkizunari begira, gero eta gehiago, bestelako hizkuntza eta/edo kulturetan lan egiten dakiten pertsonen profilak oso modu positiboan baloratzen direla jakin behar duzu.

Zuk erabaki behar duzu zer egin nahi duzun.

Hemen geratzeko eta lan egiteko aukera baduzu, primeran. Atzerrira joatea, bertan lan egin eta bestelako esperientziak bizitzea erabakitzen baduzu, primeran ere.

Bai, noski. Oso sentimendu normala da. Dena den, testuinguru makroekonomikoaren arabera, zenbaitetan, lan merkaturatzea oso zaila suertatzen dela jakin behar duzu eta, are gehiago, esperientzia gutxi duen persona gaztea bazara.

Atzerrira lan egitera joateko erabakia hartzen baduzu, ez duzu porrot pertsonaltzat hartu behar. Ostera, profesionalki zein pertsonalki hobetzeko aukeratzat hartu behar duzu esperientzia hori.

Zure asmoa benetan gustoko duzun horretan lan egiteko bueltatzea bada, baliatu bertan ematen duzun denbora zure prestakuntza hobetzeko. Bueltatzen zarenean, zure profila joan zinenean baino interesgarriagoa suertatuko zaie lana eskaintzen duten horiei.

Hori gustoko duzun lanaren eta joaten zaren herrialdearen araberakoa izango da. Hasteko, garbi izan behar duzu inon ez dizutela ezer oparituko; lortu nahi duzun hori guztia gogor lan eginez lortu beharko duzu. Ez egin kasu zenbait herrialdeetan profil zehatz bat duten gazte guztiak kontratatzen dituztela dioten zurrumurruei.

Joan baino lehen, atzerrira zein Estatuko bestelako eskualde batera, bertan zer aurkituko duzun aztertzea komeni zaizu. Adibidez:

  • Atzerrira joaten bazara, seguruenik bertako hizkuntza ofiziala ez da zure ama hizkuntza izango. Ondorioz, bertan aurkitu ahal izango dituzun lanak zure hizkuntza mailaren araberakoak izango dira. Prestakuntza handia eskatzen duten lanposturen bat aurkitu nahi baduzu hizkuntza menderatzea oso faktore garrantzitsua izango da. Gainera, gogoratu, hainbat lanetan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritutako ziurtagiri baten arabera egiaztatu beharko duzula bertako hizkuntzaren gutxieneko maila bat.

    Suedia edota Norbegia bezalako herrialde eskandinabiarretan, adibidez, hasiera batean, ingelesarekin nahikoa izan daiteke baina, seguruenik, enpresek bertako hizkuntza ere ikastea eskatuko dizute. Lanerako ezezik, hizkuntza ondo menderatzeak modu errazagoan gizarteratzeko aukera ere emango dizu.

  • Zure prestakuntza eta lan-esperientzia funtsezkoak izango dira zure itxaropenen barruan den lanpostu bat aurkitzeko. Gainera, zure lanbidea araututa dagoen ala ez jakin beharko duzu eta, beharrezkoak diren kasuetan, zure titulazioaren aintzatespen profesionala nola lortu ere jakin beharko zenuke.
  • Gogoratu CV on batek hainbat ate zabaldu ahal dizkizula. Komenigarria litzateke joango zaren herrialde horretan zein den CV eredurik nagusiena aztertzea eta, beharrezkoa balitz, zurea eredu horretara egokitzea.
  • Aldez aurretik joango zaren herrialde horretan zein nolako bizitza eta lan-baldintzak dauden ezagutzea lagungarri egingo zaizu: lan merkatua, soldata-maila, prestazioetarako eskubidea, ordaindu beharrekoz zergak, lanaldiak, oporrak…
  • Europar Batasuneko herrialde batera joaten bazara komeni zaizu Europar Osasun Txartela izatea. Txartel honekin, beharrezkoa duzun osasun arreta lortuko duzu bertakoa den beste persona baten maila berean. Europar Batasunekoa ez den herrialde batera joaten bazara, komeni da osasun-aseguru pribatu bat izatea.
  • Atzerrira joan baino lehen ziurtatu zure gida-baimena indarrean dagoela. Europar gida baimena EBko herrialde guztietan eta beste zenbait herrialde gehiagotan erabili ahal izango duzu baina, herrialdearen arabera, Nazioarteko Baimena eskatu beharko duzu. Hau herrialde guztietarako balio dizu eta urtebetez erabili ahal izango duzu.

Bi aukerak egokiak dira, baina bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak ditu.

Hemendik lotzen baduzu lana izateko aukera, iritsi bezain pronto lanean hasteko aukera izango duzunaren segurtasunarekin bidaiatuko duzu.

Han bilatzen baduzu, seguruenik, lan eskaintza erakargarriagoak aurkitu ahal izango dituzu baina, kontutan izan beharko duzu, lana aurkitzen ez duzun bitartean, zure aurrezkiak erabili beharko dituzula.

Atzerrian lana bilatzea erabakitzen baduzu, kalkulatu zenbat diru duzun eta zenbat denboraz bizi ahal izango duzun diru horrekin. Lana aurkitzen ez baduzu, bueltarako adina diru gorde beharko duzu.

Lan bat izateak zure egoera legeztatzeko aukera emango dizu. Espainian ez duzu inolako arazorik izango, Estatuko edozein tokitara joateko aukera baituzu inolako azalpenik eman gabe. Joaten zaren herrialdearen arabera, aldiz, baldintzak modu nabarmenean alda daitezke:

  • Europar Batasuneko herrialde batera joaten bazara, hiru hilabetez egoteko eskubidea izango duzu europar hiritarra izateagatik. Hiru hilabete baino gehiagoko egonaldietarako, ezinbestekoa da herrialde horretan diren eskubide eta betebeharren inguruan informatzea, hauek herrialde batetik bestera aldatzen direlako eta, agian, baimen bereziren bat ere eskatu beharko duzulako.
  • Europar Batasuneko zenbait herrialdetan bertan zarenaren berri eman beharko duzu iritsi eta arrazoizko epe baten barruan. Baldintza hau betetzen ez baduzu zigortua izan zaitezke, adibidez, isun batekin.
  • Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetarako, kasuz kasu informatzea komeni zaizu.

Hori zure pertsonaren eta atzerrian bizi izan duzun esperientziaren araberakoa izango da.

Oro har, zenbat eta denbora gehiago eman atzerrian gero eta zailagoa egingo zaizu itzultzea. Denborarekin, normala da zaren herrialde horretan erroak botatzea: lagunak, bikotekidea, lan egonkorra…

Garrantzitsua da joan aurretik atzerrian egon nahi duzun denbora epea zehaztea.

Atzerrian zauden epe horretan lortu nahi dituzun helburuak zehaztu (hizkuntza ikasi, lan esperientzia lortu…) eta gogor lan egin hauek lortzeko.

Aprobetxatu ahalik eta gehien atzerrian egongo zaren denbora. Horrek, bueltatzen zarenean, lan merkatuan sartzeko aukera gehiago emango dizkizuten zenbait trebetasun eskuratzeko aukera emango dizu.

Bueltatzeko asmoarekin joaten bazara, jarraitu hemengo lan merkatuaren eboluzioa zure sektorean eta adi egon interesekoak izan daitezkeen lan eskaintzetara.

  • Joaten zaren herrialdearen arabera, bertan egiten duzun lana erretiroaren garaian izango dituzun eskubideak zehazteko baliogarri izan daiteke eta, beste zenbait kasutan, aldiz, ordaindutako kotizazioak berreskuratzeko aukera izango duzu.
  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoa osatzen duten herrialderen batera edo Suitzara joaten bazara, bertan lanean ematen duzun denbora zure jatorrizko estatuan lanean izan bazina bezala hartuko da. Gauza bera gertatzen da langabezirako kotizazioekin. Hauetarako eskubidea izango duzu behin zure kontratua amaituta baina, kontutan izan, hauek alda daitezkeela herrialdearen baitan. Informa zaitez bueltatu baino lehen.
  • Egoera berean izango zara Espainarekin esparru honetarako aldebiko hitzarmena sinatu duen herrialderen batera joaten bazara. Informa zaitez honen inguruan aldez aurretik.
  • Espainarekin esparru honetarako inolako hitzarmenik ez duen herrialderen batera joaten bazara, bertan egiten duzun lana ez da aintzat hartuko zure erretirorako baina, oro har, ordaindu dituzun kotizazio guztien itzultzea eskatu ahal izango duzu.