Europako Elkartasun Kidegoa

Europako batzordeak abiarazi duen programa berria da.

Lan boluntario eta elkartasun proiektuetan parte hartzeko aukera emango dizu.

Europako herrialdeetan edo zeure herrialdean bertan egiteko aukera ematen du.

Parte hartzeko baldintza bakarra 18-30 urte bitartean izatea da.

17 urterekin izen eman ahalko duzu, baina 18 urte izan arte ezingo duzu proiektuetan parte hartu.

Zer egin behar duzu parte hartzeko?

  • Europako Elkartasun Kidegoaren web orrian izen eman. Horrek eskaintzen diren proiektuak ikusteko gaitasuna emango dizu.
  • Interesa pizten dizun proiektuetarako eskaera egin.
  • Proiektuak eskaintzen dituzten elkarteek ere zure curriculuma era anonimoan ikusi ahalko dute eta eskaintza formala egin diezazukete.

Zer nolako proiektuetan hartu dezaket parte?

  • Gaiari dagokionez mota askotako proiektuak aurkituko dituzu: Kultura, kirola, berdintasuna, errefuxiatuak…

4 motako ekintzak daude

  • Boluntario proiektuak.
  • Elkartasun proiektuak.
  • Praktika proiektuak.
  • Lan proiektuak.
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu