Argitalpen-data: 2013/06/21
Ane Elordi (Zornotza) eta Ander Bolibar (Bergara) dira Auzokontalariak lehiaketan irabazle suertatu diren bi gazteak.
Lan eder ugari jaso ditugu eta epaimahaikideentzat ez da erraza izan aukeraketa egitea. Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi.
Gazteaukera blogean duzue egindako elkarrizketa eta lan sarituak.
Idaztea, argazkiak egitea eta solasean aritzea atsegin duzu?
Euskadiko auzolandegiak barrutik ezagutu nahi dituzu?
Izan zaitez Auzokontalari!
Euskadiko 7 auzolandegietako gertaeren berri emango duten bi gazte Auzokontalariren bila gabiltza. Berriemale hauek erreportajeak eta postak egingo diztuzte Gazteaukera blogean eta argazki, elkarrizketa eta bideoen bidez azalduko dute auzolandegietan gertatzen dena.
18 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gazte-txartelaren titular bazara etzazu aukera hau gal. Uztailaren 15etik 31ra bitartean libre eta gogoz bazaude izena emazu.
Esperientzia berri eta ezberdin bat bizitzeko aukera eskaintzen dizugu. Euskadiko auzolandegiak barrutik ezagutzeko parada: partaideak, baloreak eta helburuak zeintzuk diren.
Auzokontalari gisa egindako lanagatik eta bidaiengatik ordainsaria jasoko dituzu: 1000€+ bidaiak gastuak erreportari bakoitzarentzat.
Aukeratutako bi erreportariek, Amurrio, Añana, Lemoa, Lekeitio, Busturialdea, Aduna eta Bergarako auzolandegietara bisita egin eta bertako bizipenak, elkarrizketak, eta txutxumutxuak plazaratu beharko dituzte Gazteaukera blogean. Era berean, argazkiak eta bideoak grabatu eta Gazteaukerako Flickr eta Youtube kanaletan igoko dituzte.
Uztailaren bigarren hamabostaldian, bi astez, egingo dute auzokontalariek beraien lana, 7 auzolandegi martxan daudela aprobetxatuz.
Zeregin guzti hauek egin ahal izateko aukeratutako bi pertsonek ikastaro bat jasoko dute auzolandegietara joan aurretik. Era beran, beharrezko tresna guztiak emango zaizkie zeregina burutzeko ( kamerak, interneterako konexioa eta ordenagailuak).
Lanak maiatzaren 14tik ekainaren 14ra bitartean jasoko ditugu, bi egunak barne.
Zure narraziorako trebezia ezagutu nahi dugu eta horretarako gai bat proposatzen dizugu, testu bat (350 eta 450 hitz artean, Word, PDF), edo nahiago baduzu bideo bat (2 eta 5 minutu artekoa, avi, mov edo mp4 formatuetan) bidali diezaguzu. Edo biak nahiago baduzu. Gaia honako hau da:
“Ezagutzen duzun boluntariotza proiektu bat kontaiguzu. Nolakoa da? zeintzuk dira bere helburuak, egitasmoak, protagonistak… zergatik da zuretzat interesgarria? ”
Gai hau oinarri gisa harturik aurkeztu ezazu zure proposamena. Estiloa askea da (elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea…).
Lanak bidaltzeko honako aukerak dituzu:
- Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz) 350 eta 450 hitz artean, Word, PDF formatuetan
- Bideo bat (2 eta 5 minutu artekoa, avi, move edo mp4 formatuan)
- Testu bat eta bideo bat
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz bidali behar dira (testu bera bi hizkuntzatan itzulita), aukeratutako bi pertsonek blogeko postak bi hizkuntzatan idatzi beharko baitituzte.
Bideoak ahal den neurrian elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.
Bete ezazu ondorengo formularioa
Bete beharreko formularioko* Erantzuna / Aukera / Besterik: atalean Auzokontalariak idatzi behar da.
Testuak erantsiriko dokumentu gisa bidali behar dira, formulario bidez.
Bideoak gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira, behin formularioa bete ostean. Ez ahaztu zure izen deiturak eta NAN zenbakia bidaltzea bideoarekin batera emailez. Zurea dela jakin dezagun.
Bideoaren pisua dela eta bidalketarekin arazorik bazenu, wetransfer, yousendit edo antzekoren batekin bidali dezakezu zure lana, gazteaukera@gmail.com helbidera.
Epaimahaikideek, bi pertsona aukeratuko dituzte. Zalantzarenbat balego, informazio gehigarria eskatuko zaie hautagaiei. Lanen originaltasuna kontutan hartuko dute epaimahaikideek.
Ekainaren amaieran publikatuko dugu irabazleen zerrenda orri honetan eta Gazteaukerako Facebook, Twitter eta Tuentin.
Zalantzarenbat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com
Ezagutu itzazu Auzokontalariak lehiaketaren inguruko nobedade guztiak Gazteaukerako Facebook orrietan “atsegin dut” botoiei emanez.