Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berdintasuna, partaidetza eta gizartea
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Boluntariotza: zer da bolondres izatea eta boluntariotza agentziak Euskadin

 

Zer da bolondres izatea?  

Argazk. egilea: Elena Camisón Pacheco

Pertsona boluntarioa interes orokorra duten ekintzetan ondorengo baldintzak betez parte hartzen duena da:

  • Modu eskuzabal eta solidarioan.
  • Boluntarioki eta askatasun osoz.
  • Irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta proiektu eta programa konkretuak dituzten erakundeetan parte hartzen duena.
  • Ordain-saririk jasotzen ez duena eta ordaindutako profesionalak ordezkatzen ez dituena.

Jarraitu beharreko pausoak

Boluntario bezala lanean hasi nahi baduzu, izan itzazu ondorengo pausoak kontuan. Hasi behar duzun bidean lagungarri izango dituzu:

  • Pentsa ezazu dituzun motibazioen inguruan.
  • Zer nolako ardura izan dezakezun zehaztu.
  • Lan egin behar duzun taldearekin eskainiko duzun denbora zehaztu.
  • Boluntario bezala lan egiteko gehien atsegin duzun arloa aukeratu.
  • Erakundearekin egingo dituzun lanak zehaztu.
  • Erakundeen inguruan informatu eta egokiena aukeratu. Horretarako, boluntariotza agentzietara jo dezakezu.

Hasierara joan

Boluntariotza agentziak Euskadin

Boluntario gisa arituko direnei zein irabazi asmorik gabeko entitateei informazioa, orientazioa, oinarrizko formakuntza eta abar eskaintzen dizkie.

BATeKIN (Araba)

BATeKIN logoaBATeKIN Arabako agentzia bat da boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako, eta jaio da Arabako elkarte-sarea eta elkarteetako boluntarioak sustatzeko atzeman diren beharrei erantzute aldera.

Ekintza boluntarioa sustatu eta sendotzea du helburu, bizi-kalitatea handitzeko, eta kohesio nahiz justizia sozial handiagoa lortzeko, herritar aktibo antolatuen adierazgarri. Horretarako, doako eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen die boluntarioei eta boluntariotza-lanean hasi nahi duten guztiei, eta era berean, Araban egoitzan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, hots, boluntariotza-ekimenak dituztenei edo antolatu nahi dituztenei.

BATeKIN parte hartze soizialerako gunea
Cantón de Santa Maria 4, Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945039981 aupa@batekin.org

Bolunta (Bizkaia)

Boluntaren logoaBoluntak zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen die irabazi asmorik gabe lan egiten duten erakundeei eta boluntario bezala lanean hasi behar diren pertsonei. Horretarako, talde profesional bat du Boluntak. Bizkaian lan egiten du.
Bolunta Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia (Bizkaia)
Ronda z/g - 48005 Bilbao Tel.: 94 4161511 bolunta@bolunta.org

Bategin orrialdean aurki ditzakezu programa ezberdinetako lotura eta argibideak.

Gizalde (Gipuzkoa)

Gizalderen logoaGaur egun Gipuzkoako boluntario eta taldeen biltoki bilakatu da Gizalde. Izan ere, agentziak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, informazioa, aholkularitza, errekurtsoak eta gizarte ekintzen artean bitarteko lana.

Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza (Gipuzkoa)
Autonomia kalea 19 behea  20006 Donostia - Tel.: 945039981 gizalde@gizalde.eus

Hasierara joan

Bideoak eta informazio gehiago

Informazio gehiago

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana