Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena eta garapen jasangarria
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Bizikletaz ibiltzeko aholkuak eta ekipamendua

Txirrindulariak - Trafikoa.ejgv

Zikloturismoa osasuntsua da, ez du kutsatzen eta ez du zaratarik sortzen. Leku berriak ezagutzen dituzun bitartean paisaiaz gozatzeko aukera ematen dizu, eta urteko edozein sasoitan praktika  dezakezu. Zikloturismoa turismoa egiteko modu merkeagoa da, eta zeuk jartzen duzu erritmoa. Bizikletaz gozatu eta errepidean seguru ibiltzeko honako aholkuak interesgarri izan daitezke zuretzat.

.

Presta zaitez

  • Bizikleta: ez duzu izugarrizko bizikleta erosi beharrik. Eroso bazaude eta zure neurrikoa bada, nahikoa. Izan ere, bizikleta erosoa ez bada, bizkarrean edo belaunetan lesioak ager daitezke. Eta ez dio axola errepidean edo mendian ibiltzekoa den.
  • Kaskoa: arina izan behar du, eta airea hartzeko zuloak izan behar ditu. Era berean, gogorra ere izan behar da, golpeetatik behar bezala babesteko.
  • Arropa: nahitaezkoa da cullottea. Jantziak gainera, gorputzari zenbat eta atxegiago egon, askoz ere hobe. Hala ere, ez da ahaztu behar jantzi guztiek azalari transpiratzen utzi behar dietela. Eskularruak ere gomendagarriak dira. Izan ere, eskuen nekea arintzen dute, hotzetik babesten dute eta eskulekuarekin sor daitezkeen urradurak saihesten dituzte.
  • Betaurrekoak: 30 kilometro orduko abiadura gainditzean, zure begiak negarrez hasten dira, eta beraz, beharrezkoak dira. Gainera, zure begiak hautsa, eguzki eta zomorroetatik babesten ditu.
  • Oinetakoak: arinak izatea da onena, marrazki bikoitza duen zola zurrenarekin. Hau da, pedalei eragiteko takodunak eta oinez ibiltzeko granulatuak. Era berean, zure oinak aireztatu behar ditu eta iragazgaitzak izan behar dute.
  • Kilometro-kontagailua digitala : egin dituzun kilometroak kalkulatzeko eta oraindik egiteko dituzunak jakiteko balio du aparailu honek. Modu horretan, zure indarrak askoz ere modu egokiagoan neurtuko dituzu.

Badazpada ere...

Bizikletan zabiltzanean, arazo ugari zian ditzakezu bizikletarekin. Hori dela eta, zurekin batera ondorengo gauzak eramatea gomendatzen dizugu.

  • Zulaketak konpontzeko bonba eta aire-kamara bat
  • Manilar eta katearentzako bi giltza.
  • Bihukina eta giltza zabalgarria.

Kontuz errepidean

kaskoaErrepidera ateratzen zarenean, ez ahaztu kaskoa. Izan ere, erorketak eta harrapaketak oso arriskutsuak dira txirrindularientzat eta kaskoak golpea saihesten lagunduko dizu. Era berean, kolore biziko arropak eramaten badituzu, auto gidariek errazago ikusiko zaituzte.

Bizikletan ibiltzera ateratzeko asmoa baduzu, zirkulazio gutxi duten errepideetara edota bidegorrietara jo ezazu. Errepidean ibili behar baduzu, kontuan izan bazerbidean ibili behar duzula ahal den guztietan. Gainera, ibilgailu pisudunetatik urrun ibili eta jarrai itzazu seinaleak.

Interesgarri gerta dakizuke

Hasierara joan

Azken aldaketako data:  2013/09/12

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana