Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Ikastaroa Gazteen Euskal Behatokian, Bilbon: 'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena'

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena' ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da:
aniztasun sexuala errespetatua eta landua izan behar den errealitate bat bezala ulertzea.

Helburuak:

  • Aniztasun sexuala emakume eta gizon izateko era infinitu bezala ulertzea, identitate zein orientazio edota adierazpen (genero jokabide ez normatiboak deritzonak) sexualei dagokienez.
  • Feminitate eta maskulinitatearen eredu sozialetara egokitzen ez diren pertsonentzako ingurugiro segurua izateko faktoreak identifikatu, zein pertsona hauen ahalduntzerako estrategiei buruz erreflexionatu.
  • Aniztasun sexuala lantzen duten hezkuntza interbentzio inklusiboak planifikatu.

 

Noiz eta non:

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.

Izena emateko epea: urriaren 14tik 23ra.

 

GAZTELERAZ: 2019ko azaroaren 5ean, 12an eta 19an izango da.

EUSKARAZ: 2019ko azaroaren 7an, 14an eta 21ean izango da.

Epea:

2019/11/21

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia

Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@ej-gv.es
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana