Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

FAQ. Gazte-txartela dela-eta galdera ohikoenak

Argitu Gazte-txartelari buruzko zalantzak 2 minututan

Hemen aurkezten dizkizugu zuen artean gehien sortzen diren galderak eta, noski, erantzunak.

Zer da Gazte-txartela - Galderak

  • Nork eskura dezake Gazte-txartela?
    14 eta 29 urte bitarteko edozein gaztek eduki dezake Gazte-txartela (30 urte betetzean bajan emango zaio urteak betetzen dituen hilabetea bukatu eta batera).
  • Zenbat irauten du? Urtero berritu behar da?
    Gazte-txarteldunak 30 urte betetzen dituen egunera arte irauten du. Ez dago berritu beharrik.
  • Nahitaezkoa da Euskadikoa izatea Gazte-txartela edukitzeko?
    Euskadikoa izatea ez da beharrezkoa; bai, ordea, bertan erroldatuta egotea. Gazte-txartelaren titularra izateko betebeharrak bi dira: 14 eta 29 urte bitartean izatea eta EAEn erroldatuta egotea.
  • Zer Gazte-txartel mota eska ditzaket?
    Gazte-txartel mota bakarra dago, zerbitzu finantzariorik ez duen Gazte-txartela.
  • Zein da Gazte-txartela programaren erakunde edo organo arduraduna?
    Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak erakunde pribatuekin dihardu lankidetzan, programa burutzeko eta gazteei haien deskontuak eta abantailak eskaintzeko.
  • Zenbat balio du?
    Gazte-txartelak zero euro balio du.
  • Zer egin behar dut nire Gazte-txartela galtzen badut edo lapurtzen badidate?
    Eskatu duplikatua gure webgunean.

Hasierara joan

Abantailak - Galderak

  • Zehatz esanda, zer ematen dit niri Gazte-txartelak?
    Gazteaukeran informazio eguneratua duzu Gazte-txartelak Euskadin une oro eskaintzen duenari buruz. Horretaz gainera, Estatuko beste erkidegoetan eta Europako beste herrialdeetan eskaintzen dizkizun onurak ere kontsulta ahal dituzu web-orri honetan bertan. 
    Zehatz esanda, Gazte-txartelak honakoa ematen dizu:
    a) Bidaiako laguntzako asegurua mundu osoan.
    b) Deskontuak EAEko 1000tik gora establezimendutan.
    c) Zozketak eta lehiaketak etengabe.
    d) Beste erkidegoetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.
    e) Europako beste herrialdeetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.
  • Nola lor daiteke Gazte-txartelaren packa?
    Orain ez dago paperezko bertsiorik. Mobilean deskargatzeko aplikazioa daukazu eskuragai gure webean. Paperezko bertsioa beharrezko den kupoiak leku berean dituzu, zure datuak jarri eta inprimatzeko prest.
  • Zein alde dago Gazte-txartelaren eta ISICren artean (Ikaslearen Nazioarteko Txartela)?
    Hainbat ezberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak hiru hauek:
    1. ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko ikaslea, erdi-mailako ikasketena edo eskola ofizialetakoa; hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakusten duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea, nahikoa da 14 eta 29 urte bitarteko adina edukitzea.
    2. Gazte-txartelaren epea 30 urte artekoa da, ISICena urte betekoa.
    3. Gazte-txartela Europarako txartela da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.
    4. Zein herrialdetan zauden, txartela batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.
  • Europara noa ERAMUS programarekin. Zein txartela komeni zait? Gazte-txartela edo ISIC?
    Kontua da zein herrialdetara zoazen. Onena duzu Interneten begiratzea txartela bakoitzaren abantailak (www.euro26.org eta www.isic.org ).
  • Zer dauka  Gazte-txartelak beste gazte-txartelek ez dutena?
    Oso erraza da: Europako eta Estatutuko Gazte-txartela guztiak homologatuta daudenez, zure Gazte-txartela erabiliz beste erkidegoetako  gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu eta, baita ere, Gazte-txartela duten Europako herrialdeetako gazte-txartelen abantaila guztiak. 
    Horretaz gainera, besteekin konparatuz gero, Gazte-txartelaren bidaia-asegurua onena duzu gazteentzako txartelen artean. 

Hasierara joan

Asegurua - Galderak

  • Nola aktibatzen da Gazte-txartelak mundu osorako duen bidaia-asegurua?
    Ez da beharrezkoa asegurua aktibatzea, ezta bigarren mailako izapiderik egitea ere, Gazte-txartela ematen dizuten momentuan bertan asegurua aktibatuta geratzen da titularrak 30 urte bete arte. Gazte-txartelaren doako bidaia-aseguruari buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu bidaia-aseguruaren atala.
  • Zer estaldura hartzen du bidaiako laguntzako aseguruak? Balio al du ERASMUS uzten badut?
    Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak mundu osoko estaldura eskaintzen du, zure ohiko etxebizitzatik 30 Km-tik hasita hiru hilabeterainoko bidaietanAseguruak hartzen duen eremuari buruzko informazioa eta istripua izanez gero jarraitu beharreko prozedurari buruzko argibideak Gazteaukeran aurkituko dituzu.
  • Oporretan AEBetara banoa, han Gazte-txartelaren aseguruak balio dit? "Euro?" denez gero?
    Balio dizu, bai. Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak estaldura dauka mundu osoan, aseguratutako pertsonaren ohiko bizitzatik 30 kilometrotik gora. Europan ez ezik, mundu osoan ere erabil daiteke.

Hasierara joan

Lehiaketak eta zozketak - Galderak

  • Nola parte hartu Gazte-txartelaren zozketa edo lehiaketa batean?
    Hementxe informa zaitezke indarrean ditugun lehiaketa eta zozketataz.
    Bidali dagokion formularioa, eta bertan adierazi zein zozketa edo lehiaketatan parte hartu nahi duzun, eta zeintzuk diren zure datuak (NANa eta jaiotze-data). Zozketa/lehiaketak erantzunik edo bestelako elementurik eskatzen badu (argazkiak, narrazioak...), ez ahaztu horiek e-mailari eranstea. Hasierara joan

Datuak eguneratzea eta informazioa jasotzea - Galderak

Hasierara joan


Beste zalantzarik izanez gero idatzi gaztetxartela@euskadi.eus helbidera. Agian, zerrenda honetan sartu beharko genuke zure galdera, zalantza bera duten beste Gazte-txartelaren titular batzuei laguntzeko.

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana