Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Gazte-txartelak gonbidapenak zozkatzen ditu Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen jaialdirako.

Parte hartu zozketan eta urriaren 17tik 27ra ospatuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XXI. Jaialdira 

joateko aukera izan dezakezu. Facebook eta Twitter gizarte-sareetan ere jaialdiaren jarraipena egin dezakezu.

Zer zozkatuko dugu?

  • 3 gonbidapen bikoitz, larunbatean, urriaren 19an, 21:00ean, Maria Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca-ren “Jinete, Último Reino” ikuskizuna ikusteko, Campos Antozkiaren kupulan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, ostegunean, urriaren 24an, 20:00an, Carla Rovira-en "Matria" ikuskizuna ikusteko, Campos Antozkiaren kupulan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, larunbatean, urriaren 26ean, 21:30ean, Agnes Mateus eta Quim Tarridaren "Rebota, rebopta y en tu cara explota" ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, igandean, urriaren 27an, 20:30ean, Vértebro konpainiaren "Faena" ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
Nola parte hartu? 
Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zer ikuskizun ikusi nahi duzun (azken eguna: urriaren 20a).

Irabazleei nola abisatu:
Urriaren 14 eta 21ean (astelehena) sarreren zozketak egingo dira, aste horretako sarrerak banatuz. Egun horretan bertan abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
 
Abonamenduak non eta noiz jaso behar dira?
Pabellon 6 aretoko eta Campos Antzokiko txartel-leihatilan, ikuskizuna emango den egun berean, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita. 
 
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana