Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Gazte-txartelak Retro clásica Bilbao azokarako sarrerak zozkatzen ditu.

Azaroaren 15etik 17ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango da Retro Clásica Bilbao azokaren bederatzigarren edizioa. 

Garaiko eta bildumetako auto eta motozikleta klasikoen azoka dugu Retro Clásica. 

Parte hartu zozketan eta zorterik ez baduzu gogoratu zure Gazte-txartelarekin 1€-ko deskontua izango duzula sarrera erostean.

Zer zozkatuko dugu?

5 sarrera bikoitz Retro Clásica Bilbao azokarako.

Nola parte hartu? 

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 10a).

Irabazleei nola abisatu:

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Gonbidapenak non eta noiz jaso: 

BEC-eko informazio gunean (atrioan kokatuta dago, lehenengo pabeloiaren ondoan), azoka bisitatzeko egunean bertan eta azokaren ordutegiaren barruan; zure NANa eta Gazte-txartela aurkeztu behar dituzu.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana