Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Hizkuntzetarako programak eta aplikazioak, sare sozialak eta beste baliabide batzuk

Hizkuntzak ikasteko denbora gabe zabiltza? On-line dauden baliabideak kontsultatu.

Interneten hizkuntzak on-line ikasteko aukera ugari dituzu; programak, sare sozialak zen bestelako aplikazioak erabiliz. Honelako baliabideak zure beharrizan eta denboretara egokituko dira eta hizkuntzak ikastea erraztuko dizute. Hona hemen erabilgarri diren zenbait baliabide.

Programak eta aplikazioak

1.-e-LEA:

e-LEA atzerriko hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen duen baliabide informatikoa da. Besteak beste, ingelesa, frantsesa, alemana zein italiera ikasi dezakezu tresna honekin. Berau, 23 urtetik gorako Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonei zuzenduta dago eta oso erraza da metodologia erabilita hizkuntzak ikastea. Informazio teknikoa emateko doako telefono zenbaki bat du eta irakasle homologatuen tutoretza jasotzeko aukera dago. 

2.- Mintzanet:

Mintzanet  munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen tresna da. Skype bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Etxepare Institutuarekin egindako hitzarmenari esker, euskal sortzaile ezberdinek beraien bizipenen berri emango diete, atzerrian bizi diren euskara ikasleei.

3.- Forvo:

Forvo interneten eskuragai dagoen ahoskatze gida bat da. Munduko herri ezberdinetako erabiltzaileek hornitzen dute gida hau hizkuntza ezberdinetako hitzak grabatuz.
Hitz baten ahoskera eska dezakezu eta beste pertsona batek bidaliko du hitza. Zuk ere lagun dezakezu plataforma honetan zure ama hizkuntzan grabaketak eginez.

4.- Babelium proyect

BabeliumProject.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Euskara eta Ingelesa ikasteko aukera ematen du. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakeelako. 

Plataforman dauden bideoei esker ikasleek filmetan agertzen diren aktoreen bikoizketa egin beharko dute eta era horretan hizkuntza praktikatu.

5.- Myngle

Myngle [en] merkatu birtualean irakasle bat bilatu eta Skype bidez, ikasi nahi duzun hizkuntzaren eskolak, jaso ditzakezu. Edonork izan eman dezake irakasle gisa, baina beharrezkoa da irakasleek beren esperientzia aipatzea. Ikasleek gainera irakasleen inguruko iruzkinak egin ditzakete eskolak jaso ostean. Ordaindu egin behar zaio irakasleari baina urrez zehazten dira prezioak.

6.- Italki.com

Hizkuntzen trukea bideratzen duen sare-soziala da Italki.com [en]. Besteak-beste hizkuntza beraren atzetik dauden kideak bilatzea, berezko hizkuntza duten lagunei galderak egitea, zein bestelako ikasleek erantzunak ematea ahalbideratzen du sare honek.

Ir al inicio

Sare sozialak

Hizkuntzak ikasteko gizarte-sareak bi motatan sailka daitezke: hizkuntza bat mintzatu eta praktikatu nahi duten pertsonak harremanetan jartzen dituena, batetik, eta, bestetik, beste hizkuntza batzuetan hitz egiten duten pertsonen kontaktua errazteaz aparte, ikasteko materiala ere eskaintzen dutenak.

sare sozialak
Argazkiaren egilea: mkhmarketing

Busuu
Busuu hizkuntzak online ikasteko gizarte-sarea da. Horretarako, 150 unitate didaktiko erabiltzen ditu. Guztira, 12 hizkuntza ikas daitezke doan: espainiera, frantsesa, alemana, italiera, japoniera, ingelesa, portugesa, errusiera, poloniera, turkiera, arabiera eta txinera.

Lang-8
Atzerriko Hizkuntza batean idazmena praktikatzeko webgunea da. Erabiltzaileek egunerokoa idazten dute ikasten ari diren hizkuntzan eta beste parte-hartzaile batzuek zuzendu egiten dute.

Myhappyplanet
Hizkuntzak dohainik, modu dinamikoan eta dibertigarrian ikasi nahi dituzten ikasleen online komunitatea da My Happy Planet. Hainbat hizkuntzatako bideoen liburutegia eta erabiltzaileek sartutako ikastunitateak ditu.

Phrasebase
Hizkuntza trukerako komunitatea da, beste hizkuntza baten ikaskuntzan elkarri laguntzeko prest dauden pertsonek osatua. Dagokion hizkuntzan gehien erabiltzen diren hitzak eta esaldiak memorizatu egiten ditu.

Besteak:

Ir al inicio

Beste baliabide batzuk

1.- Txatak eta hizkuntza-trukeak
Hizkuntzen trukea honetan datza: bi hizkuntzatan hitz egiten duten bi lagun elkartzean, bi hizkuntzak praktikatze aldera. Horrela, erraztasunez eta ondo pasatuz hizkuntzen ezagutza hobe daiteke.
Interneterako konexiorik ez izatea ere ez da aitzakia hizkuntza bat ez ikasteko. Ama-hizkuntza  ez  den  hizkuntza  bat  mintzatzeko  erakunde  publikoek  nahiz  pribatuek bultzatzen dituzten kultura-eskaintzak edo partikularrek sustatzen dituzten ekimenak ugariak dira. Alemanezko zinema-ziklo batera joan zaitezke, edo ingeles-talde batekin elkartu trago bat hartzeko.
Motibazioa baino ez da behar. Denak balio du atzerriko  hizkuntza  baten  ikaskuntza  osoan  hobetzeko  eta  aurrera  egiteko.  Baina  ezin  da  ahaztu  edozein  hizkuntzaren  zokondoak  ezagutzeko,  gomendagarria  dela irakaskuntza arautuari ekitea.

2.- Trukeak. Hizkuntzak ikasteko bidaiatzea
Familia bateko kide bat atzerrira bidaltzen  da  aldi  baterako, hango  familia  batekin  beste  hizkuntza  bat  ikas  dezan, eta, familia hark bigarren familiako kide bat hartzen du helburu berarekin.

Trukeak egiteko zenbait aukera daude: 

  • Hizkuntza-trukea:  bata  bestearen  anfitrioi  gisa  jokatzen  duten  bi  pertsonaren  arteko aldebiko trukea.
  • Egonaldia irakasle batekin: irakasle baten etxean egonaldia egitea, hizkuntza bateko eskolak jasotzeko.
  • Egonaldia atzerriko familia batean: familia-anfitrioi batekin bizitzea, atzerrian ikasteko eta benetako hizkuntza-bidaia batez gozatzeko.
  • Hizkuntzen Au Pair: jaso ezazu Hizkuntzen Au Pair bat zeure etxean, sorterriko hiztun batek zure seme-alabei ingelesa, alemana, frantsesa eta abar ikasten lagun diezaien.

3.- Online irakasleak
Edonoiz eta edonon eskolak jasotzeko online ikasleak aurkitzea. Aukera interesgarria da akademia batera joateko denbora asko ez dagoenean.

4.- App-ak, smartphone-ak eta tablet-ak
Enpresa askok aukera handia ikusi dute app direlakoen merkatuetan, eta, hartara, deskarga  daitezkeen  doako  aplikazioen  eskaintza  nabarmen  handitu  da  azken  urteotan.

5.- Podcast-ak

Beste  aukera  bat  podcast-ak  dira,  saretik  deskarga  daitezkeen  audioko  artxiboak, ordenagailuan nahiz MP3an entzun ahal izateko.

6.- Beste dispositibo batzuetan: telebista, irratia, kontsolak, liburu elektronikoak
Hizkuntzak ikasteko baliabideen zerrenda ordenagailutik edo sakelakotik askoz harago doa.
Beste aukera bat atzerriko telebista-kateak sintonizatzea da telebista-saioak, serieak eta filmak bertsio originalean ikusteko, edo You-Tube webgunera jotzea, denetariko hizkuntzetako ikasgaiak dituzten milaka online bideo eskaintzen dituena.  

6.- Hizkuntzak filmen, telesailen eta bideoen (youtube) bidez ikastea

7.- Hizkuntzak musikaren bidez ikastea

Beste hizkuntza batzuetan dauden abestiak entzutea baliabide dibertigarria da hizkuntza-konpetentziak  praktikatzeko.  Hizkuntza  bat  ikastea  oso  astuna  eta  aspergarria gerta daiteke, ikasleak motibatuko dituzten irakaskuntza-tresnak erabiltzen ez  badira.  Musika  eta  abestiak  aliatu  perfektua  dira  atzerriko  hizkuntza  bat  modu  praktiko eta dibertigarrian lantzeko. Musika-baliabideen bidez, funtsezko alderdi didaktikoak hobe daitezke, testuinguru errealean: hiztegia  zabaldu,  intonazioa  eta  ahoskera  indartu  eta  gramatika  birpasatu.

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/07/18

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana