Portal de Gazteaukera

Logotipo Gazteaukera. Euskadiko gazteentzako ataria. Portal de la Juventud de Euskadi

Euskadi.eus. Euskal Administrazioen ataria. Portal de las Administraciones Vascas

 
Estás en:
  1. Inicio
  • Gazteaukera en Facebook
  • Gazteaukera en Twitter
  • Gazteaukera en Youtube
  • Gazteaukera en Flickr
  • Gazteaukera en Instagram
  • Blog Gazteaukera

Argitalpen-data: 2013/08/29

Bidaia amaitu da Gazte Ibiltarientzat

Bizitako esperientzien berri Gazteaukera blogean eta Ibilbideak atarian eman dute protagonistek, argazki, bideo, kronika eta mapen bidez.

Gazte Ibiltariek amaitu dute Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea. 8 gaztek, 7 egunez 350 km egin dituzte bizikletaz, tartean, surfa, eskalada eta mendi martxa tartekatuz, Axi Munian, Irati Anda, Oihana Kortazar eta Ander Izagirrerekin. Kirola, lagun artea eta giro ona izan dira nagusi abentura honetan.

Bizitakoa egunez-egun kontatu digute gazteek Gazteaukera blogean eta bideo hauetan.

Gazte Ibiltariak egitasmoak telebistan, irratian, interneten eta prentsan izan duen agerpena ikus dezakezu.


Gazte Ibiltariak taldea
Gazte Ibiltariak taldea
Argazki bilduma ikusi

Gazte Ibiltariak taldea, prest

Zortzi Gazte ibiltariak honako hauek dira, beraien lanak ezagutu nahi dituzu?

  • Imanol Arrese Inunziaga:  bideoa eta idazlana
  • Iban Auzokoa Olagoitia: idazlana 
  • Ainhoa Belzunegi Garate: bideoa
  • Idoia Garmendia Iztueta: posterra
  • Iñaki Goikoetxea Arrufat: bideoa
  • Asier Iturregi Beaskoetxea: bideoa eta idazlana 
  • Maite Laka Itxaso: idazlana
  • Ane Soraluze Larrañaga: idazlana eta posterra 

Nor da nor? Gazte Ibiltarien aurkezpena

Alex,Ander,Irati,Oihana
Irati Andaren bertsoak

Hona hemen ibilbidea.


Lehiaketa

Gazte Ibiltariak kartela

Kirolzale, abenturazale eta komunikatzaile trebea zara? 'Gazte Ibiltariak' abenturaren blogari izan nahi duzu?

Euskal Herrian zehar bizikletan, 7 eguneko ibilbidea egiteko prest dauden 8 gazte abenturazaleren bila gabiltza.

Bidaian zehar surfa, eskalada eta mendi martxa egingo dituzte 8 gazteek, Asier Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre bezalako kirolari profesionalek gidaturik.

Ibilbidea  abuztuaren 4tik 11era bitartean egingo dute Euskal Herrian zehar eta gazte ibiltariek bidaiako gastu guztiak ordaindurik izango dituzte.

18 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gazte-txartelaren titular bazara, ez ezazu galdu aukera hau.

Bideoan ikus ditzakezu kirolariak: Asier Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre.

Zein da saria?

  •  7 egunez Euskal herrian zehar kirol abenturaz gozatzeko aukera: surfa, eskalada, mendi martxa eta bizikleta bezalako kirolak tartekatuz (ibilbide osoa ikusi).
  • Gidari jatorren laguntza eta konpainia ibilbide osoan zehar.
  • Ostatua, bidaiak eta otorduetako gastuak ordaindurik.
  • Bidaiatzeko beharrezko bizikleta eta zorroak eskuragai izango dituzu.
  • Bidaia asegurua.

Eginkizunak

Lehiaketan saridun suertatzen diren 8 gazteek, “Gazte Ibiltariak” egitasmoaren berri emaileak izango dira. Beraien eginkizunen artean: Gazteaukerako blogean idaztea, argazkiak ateratzea, ibilbidearen kronika egitea, bideoak grabatzea, etb egongo dira. Era berean, egitasmoaren zabalpena egiten ere lagunduko dute kanal ezberdinetan (sare sozialetan eta komunikabideetan).

Partaide guztiek prestakuntza jasoko dute zeregin hauek egin ahal izateko, bidaiaren aurretik. Horretaz gain, beharrezko ekipamendua ere jasoko dute (argazki kamerak, ordenagailu eramangarriak eta Interneterako USB konexioa).

Zer egin behar dut parte hartu nahi badut?

Gazte IbiltariakPartehartzaileak aukeratze aldera, komunikatzeko duzun trebezia eta kirola egiteko duzun interesa ezagutu nahi ditugu eta horretarako gai bat proposatzen dizugu; testu bat, bideo bat edo zuk egindako poster bat bidali diezagukezu. Gaia honako hau da: 

Uda bere izate gorenean dago. Eguzki izpiek egitera goazen bizikleta gaineko bidea kolorez janzten dute.


Gai hau oinarri gisa harturik aurkeztu ezazu zure proposamena. Estiloa askea da (elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea…).

Lau aukera dituzu lanak bidaltzeko:

  • Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz), Word edo PDF formatuetan
  • Bideo bat, 2 eta 5 minutu artekoa eta gehienez 25 MBtakoa, avi, mov edo mp4 formatuetan
  • Poster bat. Gazte Ibiltariak logoa azaldu behar da(DIN4 edo DIN3 neurrikoa, JPG edo PDF formatuan)
  • Aurreko aukeren edozein konbinaketa: testua+bideoa, testua+posterra, testua+posterra + bideoa…

Testuak euskaraz (350 eta 450 hitz artean) eta gaztelaniaz (350 eta 450 hitz artean) bidali behar dira (testu bera bi hizkuntzatan idatzita), aukeratutako zortzi pertsonek blogeko postak bi hizkuntzatan idatzi beharko baitituzte.

Bideoek ahal den neurrian elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.

Lanaz gain parte hartzeko fitxa bete eta bidali behar duzu.

Lanak maiatzaren 28tik ekainaren 19ra jasoko ditugu, bi egunak barne.  

Lanak nora bidali behar ditut?

Idazlanak bidaltzeko pausoak

  • Bete ezazu ondorengo formularioa. Bete beharreko formularioko* Erantzuna / Aukera / Besterik: atalean Gazte Ibiltariak idatzi behar duzu.
  • Parte hartzeko fitxa eta idazlana batera dokumentu berean, erantsiriko dokumentu gisa bidali behar duzu, formulario bidez (Word edo PDF formatuan)

Bideoak bidaltzeko pausoak

  • Bete ezazu ondorengo formularioa. Bete beharreko formularioko* Erantzuna / Aukera / Besterik: atalean Gazte Ibiltariak idatzi behar duzu.
  • Bete formularioko datuak eta erantsi parte hartzeko fitxa
  • Bideoak emailez gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira. Ez ahaztu zure izen deiturak eta NAN zenbakia bidaltzea bideoarekin batera emailez. Zurea dela jakin dezagun. Bideoaren pisua dela eta bidalketarekin arazorik bazenu, wetransfer, yousendit  edo antzekoren batekin bidali dezakezu zure lana.  

Posterrak bidaltzeko pausoak

  • Bete ezazu ondorengo formularioa. Bete beharreko formularioko* Erantzuna / Aukera / Besterik: atalean Gazte Ibiltariak idatzi behar duzu.
  • Bete formularioko datuak eta erantsi parte hartzeko fitxa
  • Posterra gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar da. Ez ahaztu zure izen deiturak eta NAN zenbakia bidaltzea posterrarekin batera emailez. Zurea dela jakin dezagun. 

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da Gazte-txartela izatea. Ez baduzu oraindik txartelik egizu zurea.

Baldintzak:

Gazte-txartela
  • Gazte-txartelaren titular izatea. Oraindik ez baduzu txartelik, eskatu zurea.
  • 18 urte beteak izatea abuztuaren 4a baino lehen.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
  • Lanak originalak izan behar dira
  • Euskaraz eta gazteleraz maila ona izatea, bai idatziz bai ahoz.
  • Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.
  • Aukeratutako 8 gazteek ekimen honetan burutako lanak Gazte ibiltariak egitasmoan (argazkiak, bideoak eta testuak) Gazteaukera eta Ibilbideaken ondare izango dira, lanen autoretza beti ere errespetatuz. 


Epaimahaikideen erabakia

  • Epaimahaikideek 8 pertsona aurreaukeratuko dituzte.
  • Ekainaren amaieran publikatuko dugu behin betiko 8 bidaiarien zerrenda Gazteaukera eta Ibilbideaken webguneetan. Era beran, Gazteaukerako  (Facebook, Twitter eta Tuentin) eta  Ibilbideakeko (Facebook, Twitterren) emango dugu irabazleen berri.
  • Uztailean, bidaiaren aurretik, formakuntza ikastaro bat jasoko dute dute 8 gazteek bidaia ongi prestatzeko (Bloga, Flickr, Youtube, GPS gailuak…).

Zalantzak argitzeko:

Zalantzaren bat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com

Egin zaitez gure jarraitzaile Facebooken eta Twitterren:

Ezagutu itzazu Gazte ibiltariak lehiaketaren inguruko nobedade guztiak Gazteaukera eta Ibilbideaken Facebook orrietan “atsegin dut” botoiei emanez eta twitteren gure jarraitzaile eginez.

Twitterren erabiliko dugun traola #gazteibiltariak da.

Enlaces de Interés

Euskadi, bien común