Online bidezko itzultzaileak eta hiztegiak

Hiztegiez gain, Interneten eskura dituzun itzultzaileak ere erabil ditzakezu. Web horietan nahi duzun hizkuntzara hitzak eta testuak itzuliko dizkizute.

Itzultzaile automatikoaWordReference:

WordReferencek doako online hiztegiak eskaintzen ditu. Gaztelaniarako honako hiztegi hauek ditu: hiztegi elebakarra, gaztelaniatik ingeleserako, frantseserako eta portugeserako hiztegiak, eta sinonimo eta antonimoen hiztegia. Nabarmentzekoa da argota, esaerak eta abar itzultzeko foroak ere eskaintzen dituela.

Google translate Google translate:

Google translatek, hizkuntza ezberdinetara itzulpenak egiteko aukera ematen du online.

Itzultzaile automatikoa Itzultzaile automatikoa: 

Sareko itzultzaile honek, testu laburrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskarara itzultzeko aukera eskaintzen du. Era berean, sakeleko telefonoetarako bi aplikazio ere baditu.

Your Dictionary Yourdictionary.com: 

Zenbait diziplinatako hiztegiekiko ezinbesteko lotura. Besteak beste, gramatika bat eta itzultzeko zenbait tresna aurkituko dituzu, balio handikoak.

Free TranslatorFree translator:

Sarean eskuragarri dauden doako hiztegi-ikastaroen, itzultzeko tresnen eta hiztegien aukera. Erraz erabiltzen da, eta 40 hizkuntza baino gehiago biltzen ditu.

ReversoReverso: 

Aditz-jokagailua, itzultzailea, hiztegia eta gramatika-nozioak.

Linguee Linguee:

Hizkuntza anitzeko hiztegia eta beste pertsona batzuek egindako milioika itzulpenetarako sarbidea duen bilatzailea. Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana eta portugesa.

Visual dictioranyVisual dictionary online:

Ikuspegi ezberdina duen hiztegia. Hiztegia irudien bitartez aurkezten du gaika, kontzeptuak barneratzeko errazagoa izan dadin.

Verbix Verbix

100 hizkuntza baino gehiagoren aditz guztiak jokatuta eta mundu zabalean hitz egiten diren hizkuntzen gaineko informazio baliagarria.

Worldlingo Worldlingo:

Hitzak eta esaldiez gain, webguneak ere itzultzen ditu. Kalitate oneko itzulpenak egiten ditu.

Bing TranslatorBing Translator

Testuak  eta  web  orriak  itzultzeko  aukera  ematen  du  hainbat  hizkuntzatan.  Microsoft Officen  barruan dago.

Im TranslatorImTranslator: Itzultzaile-koktel bat da

Berez, ez da itzultzaile bat. Online-tresna bat da, eta Bing Translator, Google Traslate eta beste itzultzaile automatatiko batzuen itzulpenak nahasten ditu.

BabylonBabylon

Babylon 1.600 hiztegik baino gehiagok osatzen dute, eta 75 hizkuntzatara baino gehiagotara  itzultzeko  aukera  ematen  du.  Hamar  urte  baino  gehiagoko  eskarmentua du esparru horretan, eta, horregatik, harrera oso ona du mundu osoko erabiltzaileen artean; gainera, itzulpen-softwarea ordenagailuetan erabiltzen duen eta pozik dagoen bezero-zerrenda luzea du, deskargatzeko aukera baitute erabili nahi izanez gero.

PolitradPoliItzultzailea

PoliItzultzailea hizkuntza askotako online-itzultzaile automatikoa baino askoz gehiago da, itzulpen-zerbitzuak ematen dituzten pertsonen eta itzulpen profesionalak eskatzen dituztenen arteko komunitate bat baita, lankidetzan aritzeko kultura duena.

LexicoolLexicool

Lexicool  Interneten  doan  kontsultatu  daitezkeen  sareko  hiztegi  eta  glosario  elebidun eta eleaniztun «guztiekin» eratutako direktorio bat da. Baliabide hau itzultzaileentzat eta hizkuntzalarientzat da.