Internet(contenidos.inter)
545 emaitza.   Blogeko sarrera
  • Honi buruz: Gazteblog
  • Landa-ingurunean bizitzea, aukera bideragarria

    Gazteek zailtasunak dituzte gurasoen etxetik irteteko. Besteak beste, ohiko aukerak dira etxebizitza partekatzea edo etxebizitza babestu bat lortzen saiatzea. Baina ez dira aukera bakarrak; badira beren bizi-proiektua garatzeko hiritik landa-ingurunera begiratzen dutenak. Kasu batzuetan, koronabirusaren krisiak piztu du udalerri txiki batean bizi nahi izateko gogoa, halako herrietan nork bere aukeren eta nahien araberako etxebizitza bat erosteko nahia.

  • Profesionaltasun-ziurtagiriak

    Gaur egun titulaziorik eta enplegurik ez duten pertsona askok ez dakite profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko aukera dagoela. Ziurtagiri horrek pertsona batek lanbide batean dituen gaitasunak egiaztatzen ditu, eta, beraz, esperientzia frogatzea eskatzen duten lanpostu kualifikatuak lortzeko aukera ematen dio. Ordura arte titulazio ofizialik izan gabe lan egin duten pertsonak izanik, dagoeneko lan-merkatuaren barruan dauden eta beren lanbidea egiaztatu edo enplegagarritasuna hobetu nahi duten pertsonez ari gara.

  • Nola esaten da ingelesez «hizkuntzak ikasi»?

    Sari ugari jasotzen ditu hizkuntzak ikasten ari denak: beste jatorri batzuetako pertsonekin komunikatzea, konfiantzaz bidaiatzea, zure lan-aukerak zabaltzea, lortutako emaitzarekin asebeteta sentitzea eta abar.

  • Atzerrian praktikak egiteko aukera

    Ikasketak amaitu ostean, funtsezkoa izan daiteke lanbidearekin lotutako praktikak egitea (laguntzaile modura zenbait kasutan), prestakuntza garaian barneratutako ezaguerak eta trebetasunak praktikan jarri ahal izateko. Esperientzia izateak erraztu egin dezake lehen enplegua lortzeko bidea. Normalean, ingelesa ondo jakitea eskatuko da, eta kanpoko egonaldiak berak ingeles maila eta erabilera ho...

  • Genero-estereotipoei aurre egitea

    Garai guztietan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren garapenean parte hartu izan dute, baina oso gutxitan jaso izan dute merezi zuten aitortza, bai laguntzaileen tokia esleitu izan zaielako, bai, zuzenean, beren lanak gizonezko zientzialariei egotzi izan zaizkielako.

    Gaur egun, oraindik ere, emakumeek eta gizonek parte-hartze eta toki desorekatua dute ikerketan, garapen teknologikoan et...

  • Espezializazioak bereizten zaitu

    Gazte askok, unibertsitateko gradua eskuratzen dutenean, graduondoko edo master batekin osatzen dituzte ikasketak. Lan-mundua zorrotza da, eta ezagutza aurreratuak balioesten ditu. Adibide ugari daude: Erizaintzako gradua amaitu duena Nutrizio eta Osasun Masterraren bidez espezializa daiteke; LH duala egiteak abantaila handia dakar, ikasketekin batera lortutako lan-esperientziagatik; Jarduera ...

  • Lan bila Euskadin

    Ikasketak amaitzen dituzten gazteek lan egin nahi izaten dute.  Horren agerikoa den baieztapen hori ilusio bihurtzen da batzuetan; eskaintza urriei, behin-behinekotasunaren eragin handiari eta gustuko ez duten lanaldi partzialeko lanari COVID-19ak lan-esparruan izan duen eragina erantsi behar zaio.

    Asko dago jokoan, izan ere, gazte batentzat enplegu bat izatea emantzipatzeko aukera ematen d...

  • Sareko prestakuntza: oraina eta geroa

    COVID-19aren eraginez, hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruek ingurune digitalera jo dute neurri handi batean.

    Tresna eta baliabide berriak jarri dira egoera berrira egokitu direnen zerbitzura, eta irakaskuntza digitalaren aukera ugari baliatzen dituzte, bai titulazio ofizial bat lortzeko hezkuntza formalean, bai hezkuntza ez-formalean.

    Badirudi hezkuntzaren arloa erabat aldatu duela...

  • Euskal gazteak, geldiezinak eta solidarioak

    Koronabirusaren krisiak keinu solidarioak handiagotu ditu: agerian geratu dira Euskadiko neska-mutil askoren elkartasuna eta konpromisoa, egoera ahulenean zeudenei edota behar handienak zituztenei lagundu baitiete, oso keinu xumeak bezain humanitarioak eginez.

    Baina ez dira ez lehenak eta ez bakarrak izan: gure inguruko gazte asko eta asko dabiltza beren egunez egunekoan ekintza solidarioen...

  • Nola egokitu urrutiko ikasketetara eta lanera?

    Koronabirusak eragindako alarma-egoerak eta derrigorrezko konfinamenduak eragin du lanpostu asko etxeko eremura eramatea, eta ikasleak ikastetxeetara ezin joatea. Hala, Euskadiko unibertsitate-esparruak erabaki du urrutiko prestakuntzara jotzea 2019-2020 ikasturtea amaitzeko.

    Ikasle bakoitzaren plan akademikoari jarraipena egiteko edo telelana ondo egiten dela ziurtatzeko ohitura berriak ha...

545 emaitza.