2021eko irailaren 11tik 2022eko irailaren 11ra bitartean kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak Bizkaiko Foru Aldundian

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:

Foru dekretu honetan araututako beken onuradun izan daitezke, baldin eta onuradun ez izateko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ere ez badaude, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Etenik gabe 2021eko urtarrilaren 1etik Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldaturik egotea.

b) Erregimen bereziko kirol ikasketetako prestakuntza, aldi baterako erregimeneko prestakuntza zein eskola-kiroleko monitore laguntzaile prestakuntza jarduerak gainditzea 2021ko irailaren 11tik 2022ko irailaren 11ra, egun biak barne.

Edukia:

Foru-dekretu honen xedea da kirol ikasketetarako sarbide-probaren eta matri-kularen gastuak partez finantzatzea, erregimen bereziko ikasketen, aldi baterako ikas-keten, zein eskola-kiroleko monitore laguntzaile ikasketen kasuan, betiere ikasketok 2021eko irailaren 11tik 2022ko irailaren 11ra gainditu badira, egun biak barne.

Erregimen bereziko prestakuntzak dira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bidez araututakoak: Erdi-mailako graduaren hasierako zikloaren ziurtagiria, kirol teknika-riaren titulua, goi-mailako kirol teknikariaren titulua.

Aldi baterako prestakuntzak dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren otsaila-ren 5eko 158/2014 Aginduan halakotzat jasotakoak (agindu horren bidez, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean adierazten diren kirol prestakuntzaren alderdi kurrikularrak, baldintza orokorrak eta jardueren eraginak arautzen dira): I. mailako diploma, II. mailako diploma, III. mailako diploma.

Eskola kiroleko monitore laguntzailearen ikasketak dira Kirolaren Euskal Eskolak egiaztatutakoak, otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduan xedatutakoaren arabera.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minis-terioaren otsailaren 5eko 158/2014 Aginduak ezarritako zentroren batean egin behar da prestakuntza.

Epea:

2022/09/19

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde zumarkalea, 30, 1. sol.

48009 Bilbo

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2021-12-15eko 239. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: