Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Arte plastikoen eta ikusmen-arteen, arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren eta kultur kudeaketaren modalitateetan diru-laguntzak eta bekak Bizkaiko Foru Aldundian

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
  • Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea, etenik gabe, 2016ko urtarrilaren 1etik hona.
  • Aurtengo deialdiaren aurreko urteetan ez izatea Bizkaiko Foru Aldundiak modalitate horretan emandako bekaren baten onuradun. Salbuespena dira musika, dantza eta arte dramatikoaren modalitateetan aurreko deialdietako beka baten onuradun izan direnak; izan ere, halakoek aukera izango dute eskabidea aurkez-teko, betiere beka bi baino gehiago jaso ez badituzte.
  • Bekak mugatuta daude modalitateari eta eskatzaileen adinari dagokionez; hauek dira mugak:

1) Arte dramatikoa: 1990. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eska-bideak aktore trebakuntzarako eta prestakuntzarako badira.

2) Musika: 1995. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, ahotsaren hobekuntza eta orquestra konposiziorako eta -zuzendaritzarako diren eskabideak izan ezik —horiek 1990. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak izan daitezke—.

3) Dantza: 2000n eta hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eskabideak araututako dantzan trebatzeko eta hobetzeko badira.

4) Arte plastikoak eta ikusmen-arteak: 1975. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak.

 

Edukia:

Foru Dekretu honen bidez arautzen diren bekak eta laguntzak onuradunei dakarzkien zenbait gastu finantzatzeko erabiliko dira; hain zuzen ere, gastu hauek finantzatzeko:

  • Matrikula-gastuak eta jasotako irakaskuntzaren zein eskolen ziozko kuotak.
  • Eskatzaileak egiten dituen bidaien gastuak direla-eta, zenbateko hauetara arteko beka eta laguntzengatik baino ez da diru-laguntzarik emango:

1) Euskal Autonomia Erkidegoan —Bizkaian izan ezik— egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 400 euro.

2) Estatuaren gainerako lekuetan egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 800 euro.

3) Atzerrian egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 1.200 euro.

4) Euskal Autonomia Erkidegoan —Bizkaian izan ezik— egiten diren proiektuetarako laguntzengatik: gehienez 75 euro.

5) Estatuaren gainerako lekuetan egiten diren proiektuetarako laguntzengatik : gehienez 150 euro.

6) Atzerrian egiten diren proiektuetarako laguntzengatik: gehienez 250 euro.

 

  •  Eskatzaileak egiten dituen ostatu- eta mantenu-gastuak direla-eta, zenbateko hauetara arteko beka eta laguntzengatik baino ez da diru-laguntzarik emango:

1) Bizkaitik kanpoko bekengatik: gehienez 8.000 euro.

2) Bizkaitik kanpoko laguntzengatik: ikastaroaren egun bakoitzagatik 30 euro, gehienez 3.000 euro.

  • Proiektua garatzeko beharrezkoak diren materialaren eta tresnen gastuak, soilik arte plastikoen eta ikusmen-arteen modalitateetan. Kanpo geratzen dira gastu hauek: ekipo informatikoak erosteko gastuak, ikus-entzunezko materiala zein ar-gazkilaritzako eta zinematografiako materiala erostekoak.
  • Arte plastikoen eta ikusmen-arteen kasuan, proiektua gauzatzeko beharrezkoa den lokalaren errentamendua.

** EPEA: Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra izango da, egun bi horiek barne.

Epea:

2020/02/20

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde zumarkalea, 3, 2. sol.

48009 Bilbo

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2019-12-02ko 230. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana