Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekin­tza­ileen­tzat Kabiene elkarteak duen elkarlan-guneanaren erabilerarako beka

Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:
  • Adinez nagusiak.
  • Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak.
  • Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak.
  • Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita aurreko hamabi hilabetetan alta emanda daudenak. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
  • Beterri-Buruntza ekinean zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana ekinean zerbitzuarekin adostu badute.
  • Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta badituzte.
Edukia:

Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2020 urtean, enpresa proiektu berri bat duen ekintzaileari, urtebeteko erabilera diruz ordaintzeko Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik.            

Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari.

Beterri-Buruntza ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahal izango dira. Ideia batetik abiatu eta proiektu bat garatzerakoan, enpresaren bideragarritasun plana prestatzerakoan eta abian jartzekoan (finantzaketa, lege-irizpideak, diru-laguntzak) laguntza eskuratu ahal izango dute.

   

Epea:

2020/09/30

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2020-01-07ko 3. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana