Kirol jardueretarako dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Arratzua-Ubarrundiako Udala
Baldintzak:

Udalerrian erroldatuta dauden eta ikastetxe ofizialetan derrigorrezkoak ez diren ikasketak egiten ari diren pertsonak izango dira onuradunak.

Edukia:

Deialdiaren helburua da arautzea udalerrian erroldatuta dauden eta kirol federatu ez profesionala egiten duten banakoei diru-laguntzak ematea, probintziako, autonomia erkidegoko, estatuko edo nazioarteko lehiaketa ez ofizialetan parte hartu dezaten. Dirulaguntza eman ahal izango da lehiaketetan parte hartzeko eta kirol materiala erosteko, legez onartuta dauden kirol guztietan.

Kirol materialerako: gastuaren ehuneko 50; 100 euro, gehienez. Lehiaketak egiteko: Probintziako lehiaketak: 50 euro. Probintziako lehiaketak eta Euskadiko lehiaketak: 120 euro. Probintziako lehiaketak, Euskadiko lehiaketak eta estatuko lehiaketak: 200 euro. Estatuko eta nazioarteko lehiaketak: 230 euro. Kirol materialerako gehieneko 100 euro horien muga ez da aplikatuko baldin eta egin beharreko adjudikazioak egin ondoren ez bada agortzen aurrekontu partida. Kasu horretan, geratzen den kopurua modu proportzionalean banatuko da baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, eta ez da gaindituko egindako gastuaren ehuneko 100. Aitzitik, esleitutako kreditua ez bada nahikoa aurkeztu diren eskaera guztiei erantzuteko, kirol materialerako dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da eskaera guztiei erantzun ahal izateko.

Epea:

2020/10/01

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Arratzua-Ubarrundia

Iturria:
2020-02-26ko 26. ALHAO, 2020-00502
Erlaziodun Loturak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu