Musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiteko dirulaguntzetarako deialdia

Deialdia egiten duena:
Arratzua-Ubarrundiako Udala
Baldintzak:

Onuradunak:

Dirulaguntza hau eskatu ahalko dute musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak ikasten ari diren, ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden eta udalerrian urtebetez, behintzat, erroldatuta dauden pertsonak.

Edukia:

Ikasketa hauek diruz lagundu ahalko dira:

— Musika: musika hizkuntza, instrumentua, harmonia modernoa, instrumentu taldea edo comboa eta ahots taldea.

— Arte dramatikoa: antzezpen trebakuntza eta hobekuntza, antzerki zuzendaritzako ikasketak, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziak eta, azkenik, zinema zuzendaritza.

— Dantza: dantza klasikoko eta garaikideko trebakuntza eta hobekuntza eta koreografiako trebakuntza teknikoa.

Laguntzaren zenbatekoa:

Ikastaroen matrikularen prezioaren ehuneko 75erainoko dirulaguntza emango da, gehienez 200 euro. Gehienezko 200 euro horien muga ez da aplikatuko baldin eta egin beharreko adjudikazioak egin ondoren ez bada agortzen aurrekontu partida. Kasu horretan, geratzen den kopurua modu proportzionalean banatuko da baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, eta ez da gaindituko matrikularen prezioaren ehuneko 75.

Epea:

2020/10/01

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Arratzua-Ubarrundia

Iturria:
2020-02-26ko 26. ALHAO, 2020-00503
Erlaziodun Loturak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu