Tradizio herrikoiak berreskuratzeko jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia

Deialdia egiten duena:
Arratzua-Ubarrundiako Udala
Baldintzak:

Onuradunak

Dirulaguntza honen xede diren jardueretako edozein egiten duten udalerriko elkarteak eta kontzejuak izango dira onuradunak.

Edukia:

Xedea

Deialdiaren xedea da udalerriko elkarteei eta kontzejuei laguntzen dieten dirulaguntzen kontzesioa arautzea, ahazten ari diren herri tradizioak (hala nola “Santa Agata”, “Lardero osteguna”, “Jaiotza biziduna”, “Olentzero eta Mari Domingi”, “Erre Pui Erre” eta “Erregeen desfilea”) berreskuratzeko jarduerak antola ditzaten eta susta dezaten tradizio horietan guztietan emakumeen era gizonen partaidetza orekatua.

zenbatekoa Aurreikusitako gastuaren ehuneko 90erainoko dirulaguntzak eman ahalko dira, muga hauekin: Santa Agata, Lardero Osteguna, Erre Pui Erre: 50,00 euro. Olentzero eta Mari Domingi eta Erregeen desfilea: 300,00 euro. Jaiotza biziduna: 1.000,00 euro.

Epea:

2020/10/01

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Arratzua-Ubarrundia

Iturria:
2020-02-26ko 26. ALHAO, 2020-00504
Erlaziodun Loturak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu