Udaltzaingoaren kidegoko agente 7 plaza Trapagarango Udalean

Deialdia egiten duena:
Valle de Trapaga-Trapagarango Udala
Baldintzak:

a) Aldez aurretik eskaera egitea.

b) 18 urte edukitzea. Agente mailan sartzeko, 38 urte ez izatea, muga hori Euskadiko Poliziako kidegoetan egindako zerbitzuekin konpentsatu daitekeelarik.

c) Espainiar nazionalitatea izatea.

d) Gutxienezko altuerari dagokionean, gizonek 1,65 metro eduki beharko dute, eta emakumeak, 1,60 metro.

e) Batxiler edo teknikari titulua edukitzea.

f) Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onetsi duen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzko otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan ezarritako medikuntzako bazterketa taulan agertzen den gaixotasunik ez edukitzea.

g) Doluzko delituarengatik zigortuta egon ez izana (birgaitzearen onura aplikatu daiteke), herri administrazioaren zerbitzutik baztertua ez izana, eta funtzio publikoa betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.

h) Euskadiko Poliziaren kidegoan sartzeko edozein hautaketa-prozesutik kanpo geratu ez izana, hutsegite larri edo oso larriren bat egin izanagatik, salbu eta kanporatzearen datatik aurrera zenbatzen hasita preskripzio-epearen bestekoa denbora igaro denean.

i) Gidatzeko baimen hauek edukitzea:

— Deialdiko lanpostu guztientzat: B motako baimena, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Gorago aipaturiko baimenak indarrean eduki beharko ditu hautagaiak, eskatzen zaizkion unetik bertatik, eta ez du gidatzeko eskubidea etenda, erretiratuta edo kenduta edukiko arrazoi administratibo edo judizialak medio, ezta esleitutako puntu guztiak galduta.

j) Iraungitako hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak lortu nahi dituztenek, 2. hiz-kuntza eskakizuna edo goragokoa eduki beharko dute, edo hautapen prozesu honetan zehar egiten den egiaztetze-probak gainditu. hautapen prozesu honetan hizkuntza eskakizunaren proba egiten den eguna finkatuko da baldintza hau betebeharreko egun gisa.

Edukia:

Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agente lanpostuak betetzeko hautapen proze-surako deialdia egiten da. Lehiaketa-oposizioaren bidezkoa izango da eta horrez gain, prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldi bat egongo dira.

Epea:

2020/01/20

Kontaktua:

Valle de Trapaga-Trapagarango Udala

Lauaxeta enparantza, 1

48510 Valle de Trapaga-Trapagaran (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Valle de Trápaga-Trapagaran

Lauaxeta, 1

Iturria:
2019-09-17ko 215. EAO ; 2019-08-22ko 159. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala; 2019-11-29ko 229. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala; 2019-12-14ko 300. EAO.
Irudiak: