Herritarren Arreta Zerbitzurako administraria eta lan-poltsa Zumaiako Udalean

Deialdia egiten duena:
Zumaiako Udala
Baldintzak:
  • Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea.
  • Hizkuntza-eskakizuna: 3.HE.
Edukia:

Deialdi honen xedea da, alde batetik, Zumaiako Udalean martxan jarriko den HAZ Herritarren Arreta Zerbitzurako administrari bat behin- behineko izaeraz kontratatzea, eta bestetik, Zumaiako Udalean –eta beste Udal batzuetan ere bai, betiere hautagaien oniritzia jasoz gero– administrari-mailako lanpostuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko den lan-poltsa ere sortzea.               

Epea:

2020/01/28

Kontaktua:

Zumaiako Udala

Foruen Enparantza Plaza, 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumaia

Iturria:
2020-01-8ko 4. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: