Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

'Batera. Kultur proiektuak elkarrekin' laguntza deialdia

Deialdia egiten duena:
Oihaneder Euskararen Etxea
Baldintzak:

16-35 urte bitarteko Gasteizko norbanako gazteek euskaraz garatzeko asmoz pentsatutako edozein kultur proiektu aurkez daiteke.

Edukia:

'Batera' egitasmoan, crowdfunding formulari Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza erantsiko zaio: aukeratutako 3 proiektuetako bakoitzari 2.000 €tako ekarpena egingo dio aipatu eragileak. Gutxienez 3.000€ko aurrekontuaizan beharko du proiektu kultural bakoitzak. Deialdi horren bidez, herritarren parte-hartzearekin, Gasteizko gazteek garatu nahi dituzten euskarazko ekimen kultural berritzaileen gauzatzea sustatu nahi da.

Proposamenak: nahikoa izango da landu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidaltzea. 2019ko azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra egongo da jasotzeko epea zabalik .Parte hartzaileek gehienez ere 2 proiektu aurkeztuko dituzte eta 1 bakarrik hautatuko da kanpainan sartzeko.

Epea:

2020/01/07

Kontaktua:

Oihaneder Euskararen Etxea

Frai Zacarías Martínez kalea 2

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 161616 (3438) / 615 986832

oihaneder@oihaneder.eus
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Vitoria-Gasteiz - Vitoria-Gasteiz

Iturria:
web
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana