Argitalpen-data: 2016/12/28

Enplegu eta Gizarte Politiketako dirulaguntzak gazteria arloan. 2017

Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak eta gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko diru-laguntzak.

> Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2017 

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 536.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita. 

> Informazio gehiago

 

 


> Gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko dirulaguntzak

Deialdiak 145.000 euroko diru kopurua du, ondorengo arloetan gauzatuko diren programa edo ekintza konkretuetara bideratuak:

  • Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak.
  • Gazte-taldeen arteko mugikortasun edo elkartrukearekin loturiko lurraldez gaindiko sustapen, zabalkunde edo prestakuntza jarduerak.

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.



> Informazio gehiago

Eta hilabetero, honako hau zozkatzen dugu:

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.


Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu