Euskadiko gazte gehienak eutanasiaren alde daude eta legez arautu beharko litzatekeela uste dute

Argitalpen-data: 

Euskadin bizi diren 18 eta 29 urte bitarteko hiru gaztetik bik (% 66k) uste dute, ziur gainera, pertsona batek gaixotasun bat badu fase terminalean edo sendaezina den gaixotasun degeneratibo bat badu sufrimendu handiak sortzen dizkiona, legeak medikua ahalbidetu beharko lukeela botika dosi nahikoa emateko gaixoari, honek bere kabuz, edo senitartekoen laguntzaz, bere bizitzaz bukatzeko hala erabakitzen duenean. Gazteen beste % 14 iritzi horretakoak dira baina ez daude horren ziur. Gainontzekoak kontra daude edo ez dute erantzun.

Pertsona batek gaixotasun bat badu fase terminalean edo sendaezina den gaixotasun degeneratibo bat badu sufrimendu handiak sortzen dizkiona, uste duzu legeak medikua ahalbidetu beharko lukeela botika dosi nahikoa emateko gaixoari, honek bere kabuz, edo senitartekoen laguntzaz, bere bizitza bukatzeko hala erabakitzen duenean?

Gainera, gazteen % 68ren ustez, legeak baimena eman beharko lioke medikuari egoera horretan dagoen paziente baten bizitza bukatzeko pazienteak berak hala eskatzen badio. Beste % 10ren iritziz hala izango beharko litzateke, baina ez daude aurrekoak bezain seguru horretaz.

Eta kasu horretan bertan, uste duzu legeak baimena eman beharko liokeela medikuari paziente baten bizitza bukatzeko pazienteak berak hala eskatzen badio?

Azken batean, gazteen % 74k oso ziur adierazten dute Espainian eutanasia legez arautu beharko litzatekeela. Beste % 9 arautzearen aldekoak dira baina ez dute hain seguru esaten.

Azken batean, uste duzu Espainian eutanasia legez arautu beharko litzatekeela?

Aurreko tauleetan ikusi ahal denez, ez dago alde nabarmenik gazteen iritzien eta 18 urtetik gorako biztanleria osoaren iritzien artean.

Aipatutako datuak 70. Euskal Soziometroa – Osasungintza (leiho berri batean irekitzen da) ikerketatik datoz. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu berri du. Gazteen Euskal Behatokiak 18 eta 29 urte bitarteko gazteen erantzunak aukeratu ditu eta Euskadiko biztanleriaren batezbestekoarekin konparatu ditu.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

Eta hilabetero, honako hau zozkatzen dugu:

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.