Euskadin 16 eta 29 urte bitarteko pertsonen % 65,3 gurasoekin bizi da, eta ez da inoiz ere emantzipatu

Argitalpen-data: 

Hau da Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” ikerketaren ondorioetako bat. Ikerketa hau Euskadin bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazteri egindako elkarrizketetan oinarritzen da.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, emantzipazioarekiko egoeraren arabera (%)

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)

Noizbait emantzipatuta bizi izan da % 12,1. Ikasketak amaitu ondoren bueltatu zen horien gehiengoa gurasoen etxera, goi-mailako ikasketak jaiolekutik urrun egin ondoren; beraz, nekez esan daiteke pertsona horien emantzipazioa laneratu ondorengoa izan denik.

Gurasoen etxean bizi diren gazteen erdiak baino gehiagok esaten du, ordea, hiru urteko epean emantzipatu nahi duela, baldin eta horretarako aukera baldin badu.

Oraindik gurasoekin bizi diren gazte gutxik laguntzen dute familia-gastuak ordaintzen (% 10,3k aldizka ematen dute dirua horretarako), baina lanean ari direnek gehiago laguntzen dute (% 30,9).

Gurasoen etxeko gastuak ordaintzeko ekarpenak egiten dituzten 16 eta 29 urte bitarteko gazteak, okupazio nagusiaren arabera (%)

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)

30 eta 34 urte bitarte dituzten pertsonen artean, gutxiengoa bizi da oraindik gurasoekin. Euskadin, adin-bitarte horretako pertsonen % 17,1 bizi da oraindik gurasoen etxean eta ez da inoiz ere emantzipatu; bestalde, adin-bitarte horretako pertsonen % 6,8 noizbait emantzipatu da, baina gurasoen etxera bueltatu da. Emantzipatzeko asmoa du pertsona horien gehiengoak, eta hiru urteko epean emantzipatzea aurreikusten du. Adin-talde horretako pertsonek gazteagoek baino ehuneko handiagoan lehenesten dute etxebizitza erostea.

Ikerketa osoa Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurkituko duzu.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Eta hilabetero, honako hau zozkatzen dugu:

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.