Azken eguneratzea: 2013/01/07

Ikastaroa:Nola aurre egin immigranteei buruzko aurrejuzkuei eta zurrumurruei, gazteekiko hezkuntza-jardunetik?

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBen egoitzan, 2013ko urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ’Nola aurre egin immigranteei buruzko aurrejuzkuei eta zurrumurruei, gazteekiko hezkuntza-jardunetik? ikastaroa. Kurtsoa Xabier Aierdik (Begirune-UPV),  Felix Etxeberriak (UPV), Rosabel Argotek (CEAR Euskadi) eta Elena Ayarzak (Ararteko: Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendaria) emango dute.

EAEko gazteen artean immigrazioari buruz dauden aurrejuzkuen eragina aztertzeko eta horri buruz gogoeta egiteko baliabideak eskuratzean datza ikastaroaren helburu orokorra. Era berean, kultura-arteko eta diskriminaziorik gabeko perspektiba integratzailetik garatu diren esku-hartze esperientzia esanguratsu batzuk ere ezagutzera emango dira ikastaroan.

 Triptiko informatiboa (pdf, 2,6 Mb)

 Lekua:

Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2013ko urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea urtarrilaren 8tik 18ra

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.