Edipo

(Gr. Oidipus) Mit. Greziako alegiazko pertsonaia, Laios eta Jokasta Tebasko errege-erreginen semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina bizirik iraun zuen, eta berak jakin gabe, iragarritakoa bete zen. Elezahar hori hainbat tragedia ospetsuren iturburu izan zen.  v  Eskilok eskaini zion trilogiatik, Zazpiak Tebasen aurka baizik ez da geratu. Sofoklek hiru obra bikain eskaini zizkion: Antigonê (Antigona, K.a. 442. urte aldera), Oidipus tyrannos (Edipo errege, K.a. 430. urte aldera) eta Oidipus epi Kolônô (Edipo Kolonan, K.a. 401. urte aldera). Euripidek (Phoinissai, Feniziarrak, K.a. 408. urte aldera) eta Senekak (Œdipus) ez zuten Sofoklek elezahar horri eman zion indarra inola ere gainditu.

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.