Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)

ISIC txartelaNazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko  leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.

ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Nazioarteko ikasle-txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.

Eskakizunak

  • Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik
  • Tasa: 9 euro
  • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Eskaera

Txartela honen bidez eska dezakezu:

  • Internet bidez, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.
  • Nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulego batean eska dezakezu.

Tasa

Kostua 9 €-koa da, eta honela egin dezakezu ordainketa:

  • Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz)
  • Banku sukurtsal batean, eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsalera.

Jaso

Jaso ezazu zure txartela Gazte Informazio Bulego batean. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.