Baditugu Azaroko Desembalaje azokarako sarreren irabazleak.

Hauek izan dira: Denisse Manjon Alvarez, Eneko Palomero Perez, Ander Azkarai Calderón, Itziar Ugarte Elosegi eta Itziar Etxebarria Artabe.


Bildumazaletasuna maite baduzu edo zaharkinak gustatzen bazaizkizu, aukera paregabea duzu!  

2017ko azaroaren 18 eta 19an izango da Desembalaje azoka BECen .

Zer zozkatuko dugu?

5 sarrera bikoitz azokarako.

Nola parte hartu? 

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 12a).

Abonamenduak non eta noiz jaso behar dira?

BEC-eko informazio gunean (atrioan kokatuta dago, lehenengo pabeloiaren ondoan), azoka bisitatzeko egunean bertan eta azokaren ordutegiaren barruan; zure NANa eta Gazte-txartela aurkeztu behar dituzu.

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin euro 1eko deskontua izango duzula sarrerak erostean.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu