Banatu ditugu Basauriko Social Antzokiko martxoko ikuskizunetarako sarrerak.

 Hauentzat izan dira: Ane Salvador Errasti, Hirune Zabala Gallo: No estoy en casa; Maite Blanco Urrejola, Silvia Bolaños Naranjo: 7 años; Gorka Etxebarria Elordui, Irene Ruiz Sancho: Ghero.


Parte hartu zozketan eta nahi duzunarekin gozatu Basauriko Sozial Antzokiko martxoko ikuskizunetan!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Eta zorterik ez baduzu, gogoratu Gazte-txartelarekin sarrerak takilan erostean %30eko deskontua egingo dizutela. 

 Zer zozkatuko dugu?
2 gonbidapen bikoitz ikuskizun bakoitzerako:
  • No estoy en casa (Compañía Manolo Alcántara)– 19/03/16 – Zirku ikuskizuna  
  • 7 años (Ver Teatro & Producciones Teatrales Contemporáneas) – 19/03/23 – Antzerkia gazteleraz  
  • Ghero (Tartean Teatroa) – 19/03/29 – Antzerkia euskaraz
Parte hartzeko modua: 
Bete zure datuekin formulario hau eta esan zein ikuskizunetara joan nahi duzun; bat baino gehiagotarako ere eska dezakezu (azken eguna: martxoaren 21a).
 
Nola abisatuko diegu irabazleei?
Ostiralero egingo dira zozketak eta telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie irabazleei egun horretan bertan.
 
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Basauriko Sozial Antzokiko leihatilan; beranduenez emanaldia izango den asteko asteazkenean, zure NAN-a eta Gazte-txartela erakutsiz.
 
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

 

 

 

 


 

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu